BILBO GESTION
Otsailaren 17an, Bilbo Gestion deitutako asesoriara joan nintzen. Enpresako zuzendariarekin eta langile batekin egon ginen berbetan Itxaso Sedano eta biok. Bertan, enpresaren funtzionamendua eta zer egiten duten azaldu ziguten. Gehienbat, beste enpresa batzuekin egiten dabe lan, kontabilitatean, zerga ordainketan eta erabaki egokiak hartzen lagunduz.
Eurekin berba egin ondoren, Ana Luz, zuzendariarekin, Ogasunera eta Segurantza Sozialera joan ginen. Bertako arlo ezberdinak azaldu zizkigun, modu erraz batean, dena ondo ulertzeko.
Orokorrean, esperientzia oso ona izan zan, interesatuta nagoalako lan mota honetan. Gainera motibatu egin ninduten, nire ikasketak (zuzenbidea + ADE) hasteko eta burutzeko. Azken finean, esperientzia mota hau edonori gomendatzen diot, oso aberasgarria izan dalako.
Esti Martinez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina