2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

BATZ ENPRESARI BISITA

2014.eko otsailaren 17, beste sei ikaskidekaz batera Igorren dagoen Batz enpresara joan ginen. Bertara heltzean, jarraian, Jatxu ( bertan gidari izan gendun igenieroa) agertu zan. Berak Batz enpresaren filosofia azaldu euskun. Ez bakarrik hori, baita enpresaren helburuak ere, hoietako bat Arratiara aberastasuna ekartzea da.

Hala ere kontu horrek alde batera lagaz, enpresa zelan funtzionatzen dauen ikusi genuen eta ingeniero batek daukazan rol ezberdinak ikusi genduzan. Bai kalkulu arloan, bai diseinu arloan eta bai beste gauza askotan. Ingeniero ezberdinekin hitz egiteko aukera izan gendun eta danek garrantzia emoten eutsien  matematikari eta hizkuntzei. Egia esan, ez da harritzeko betiko kontuak besterik ez.

Ezin izan gendun bertan argazkirik egin ingenieroen lanei, bertan lantzen ebiezan gauzak pribatuak zirelako. Halan eta guztiz ere, oso interesgarria iruditu jatan esperientzia izan da. Hala ere, niri ez deust gauza handirik argitu irteera honek. Duda bardinekaz jarraitzen dodalako.

Itsaso Elorriaga Garamendi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina