Pasa dan otsailaren 17an Bilboko Batzar Nagusietara joan ginan goiza
pasatzera. Bertan itzultzaile batekin egon ginan eta honek bere eguneroko lana
zelakoa zan erakutsi euskun.
Hara heltzean, gida
txikitxo bat jarraitu genduan eraikinetik, han lan egiten eben erakunde desbardinak
non egozan erakutsi euskuen eta gero, hirugarren solairura igo ginan,
itzultzailearen bulegora, hain zuzen ere. Hasieran, bulegoan zer nolako
txostenak itzultzen dabezan erakutsi euskuen hainbat adibideren bitartez;
euskarazko itzulpenak eskuman egonik, hauei garrantzi handiagoa ematen baijake.
Gainera, sarritan idatziz egiten dabe lan, beste batzuetan berriz, batzarrak dagozanean
batez ere, ahoz itzultzen dabe, hala ere zer esan behar dabenaurretik dakie dagoeneko itzulpena egin baitabe. Ostean, laugarren solairura joan ginan, interpretazio
kabinak ikusteko. Kabinetan bi langileentzako tokia dago, baina normalean
pertsona batek egiten dauala lan esan euskuen eta hauen erabilera zelakoa zen
zehatz-mehatz erakutsi euskuen, hainbat hizkuntza aukeratu geunkeezala azalduz.
Orokorrean esperientzia
ona izan zala uste dot, itzultzaile batek zelan egiten dauan lan jakiteak
baliogarria iruditu jatalako. Honen bitartez konturatu naz, itzulpengintzako ikasketak
egin nahi dodazala. Hala ere, niri gehiago gustatuko litzaidake pertsonekin
harremanetan egotea, bulego batean egun guztian zehar sartuta egotea baino eta
euskera eta gaztelania ez ezik beste hizkuntza batzuk erabiltzea ere.
María Alfonso
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina