Pasa den otsailaren 17an Bilboko Batzar Nagusietara joan ginen
goiza igarotzen. Bertan itzultzaile batekin egon ginen eta honek bere eguneroko
lana zelakoa zen erakutsi zigun.
Hara heltzean, gida
txikitxo bat jarraitu genuen eraikinetik, han lan egiten zuten erakunde
desberdinak non zeuden erakutsi ziguten eta gero, hirugarren solairura igo
genuen, itzultzailearen lantokira hain zuzen ere. Hasieran, bulegoan zer nolako
txostenak itzultzen dituzten erakutsi ziguten hainbat adibideren bitartez;
euskarazko itzulpenak eskuman egonik, hauei garrantzi handiagoa ematen
baitzaie. Gainera, sarritan idatziz egiten dute lan, baina batzuetan, batzarrak
daudenean batez ere, ahoz itzultzen dute. Ostean, laugarren solairura joan
ginen, interpretazio kabinak ikusteko. Kabinetan bi langileentzako tokia dago,
baina normalean pertsona batek egiten duela lan esan ziguten eta hauen
erabilera zelakoa zen zehatz mehatz erakutsi ziguten.
Esperientziari
dagokionez, itzultzaile batek zelan egiten duen lan jakiteko balio izan zait eta
gainera, itzulpengintza eta interpretaritza artean dauden ezberdintasunak
zehazteko ere baliagarria izan zait. Bisita honen ostean esan daiket ziurrago
nagoela ikasketa hau egiteko gai izango naizela baita etorkizunean arlo honekin zerikusia duen
zerbaitetan lan egiteko ere.
June Alzola
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina