2014(e)ko otsailaren 23(a), igandea

DURANGOKO JUSTIZIA AUZITEGIA


Otsailaren 17an durangoko justizia auzitegian izateko aukera izan nuen. Bertara joan baino lehenago, zuzenbidea ikasi zuen gizon batekin egon ginen. Berak prokuradore bezala lan egiten du eta egunean zehar zer egiten zuen azaldu zigun.
Bere ofizinan egon ginen eta kasu desberdinak aurkeztu zizkigun. Abokatuen lana zein den eta prokuradoreen lana zein den ere zehatz-mehatz azaldu zigun, desberdintasunak argi utziz. Horrez gain, hainbat galdera erantzun zituen, gaur egun mundu horretan egoera zelan dagoen azalduz.

Berarekin pixka bat hitz egin ondoren, auzitegira joan ginen. Bertan hainbat abokatu zein prokuradorekin egon ginen eta bi epaiketetara joan ginen. Epaiketen ostean, epailearekin hitz egiteko aukera izan genuen, eta aukera hori izugarrizkoa izan zen. Ez genuen pentsatzen berarekin hitz egingo genuenik eta oso atsegina izan zen gurekin.

Hainbat gauza ikasi nituen egun horretan. Alde batetik, asko gustatu zitzaidan abokatuen papera epaiketetan. Horrek asko lagundu izan dit nire burua bertan kokatzen den ikusteko. Beste alde batetik, epailearekin izandako berbaldiak ere asko lagundu zidan, konturatu nintzelako gauzak lortzeko lan asko egin behar dela.


Orokorrean, aukera oso ona izan dela uste dut lan munduak zelan funtzionatzen duen ikusteko. Zuzenbidea ikasi nahi dugunok gainera, ez dugu horrekin erlazionatutako ikasgairik eta ez dakigu zerekin aurkituko garen etorkizunean. Horregaitik ekintza honek asko lagundu dit. 

Deiene Aldeiturriaga

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina