2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

Pasadan astelehenean Bilboko Portura(Santurtzira) joan nintzen Esti Zuluaga eta Iker Consulekin.

Hasieran, Esti portuko presidentearekin joan zan eta Iker eta ni zuzendariarekin geratu ginen. Bertan, zuzendariak portuak orokorrean zelan funtzionatzen dauen azaldu euskun, zeintzuk diren gauza garrantzitsuenak portuak era egoki edo ta ordenatu batean funtzionatu dezan, etab.  Ondoren, portuko Ingenieritza arlorantz abiatu ginen. 
Goizeko 10etatik 12etararte “Ingenieria de Caminos, Canales y Puertos” ikasi eben 2 mutilekin egon nintzen. 
Bertan,  Bilboko Portuko eraikuntza garrantzitsuenen proiektuak erakutsi zizkidaten, zein faktore eukin behar diren kontuan zeozer eraiki aurretik, etab.
Ingeniero hauen lana Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak edo ta Portuko zuzendaritzak proposatzen dituzten proiektu, berrikuntzak edo ta eraikin berriak antolatzea eta eraikuntzako zati handi baten parte hartzea da.

Ondoren, 12etatik 14etara beste bi mutilekin egon nintzen. Mutil bi horiek ere “Ingenieria de Caminos, Canales y Puertos” ikasi eben eta Ingeniero bi hauekin ofizinetan egon beharrean, portu osoa ezagutu gendun.  Momentu honetan eraikitzen dauden portuko zati batzuk “a pie de obra” ikusi genituen eta  beste horrenbeste gauza ikasi nituen haiengandik.

Amaitzeko, Portuko Presidentearekin eta Zuzendariarekin bazkaldu genuen hirurok.


Pertsonalki oso esperientzia baliogarria izan da, pasadan astelehenekoaz geroztik guztiz zihurtatuta baidaukat zer ikasi gura dodan.

Julen Iruarrizaga

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina