LAN ESPERIENTZIA
Pasa den astelehenean, otsailaren 17an, Esti Martinezekin batera Bilbo Gestión deitutako asesoria batean egon nintzen . Enpresako zuzendari eta langile batekin egon ginen eta asesoria horretako funtzionamendua azaldu ziguten. Haiek lan-zuzenbide arloan egiten dute lan , hau da, beste enpresa batzuekin lan egiten dute, haien zergak, kontabilitatea eta kasuak eramaten dituzte. 6 neska lan egiten dute eta bakoitzak zeregin bat du; batek kontabilitatea eroaten du, beste batek zergak, haien eskubide eta betebeharrak eramaten dituzte...
Egin genien elkarrizketak, niri gutxienez nire ideiak guztiz argitzeko balio izan zidan. Haiek nondik bideratu gomendatu ziguten eta argi eta garbi utzi ninduten bide ona aukeratu dudala.
Orokorrean, esperientzia polita iruditu zait. Gaur egun dagoen enpresa batera joateko aukera izan dugulako. Nire ustez, ahalik eta gehien aprobetxatu nuen, eta laguntza moduan hartu nuen aukera hori. Beste alde batetik ere, egun horretan enpresako zuzendariak Ogasunera eta Segurantza Sozialera eraman zigun. Ogasunean, honek dituen arlo desberdinak azaldu zizkigun eta guk ikasi nahi dugunarekin lotu zuen, beraz, osobaliagarria iruditu zitzaidan.
Oso aberasgarria iruditu zait, zuzenbide arloan nola lan egiten den ikusteko aukera izan dudalako eta motibatu egin nautelako zuzenbide ekonomikoa ikasteko. Horregatik, beste batzuei gomendatzen diet esperientzia hau.
ITXASO SEDANO
Pasadan astelehenean Otsailaren 17an, Eroskin egon nintzan Elorrion. Berton Izaskun Txurrukarekin egon nintzan hasieran eta bere departamentuaren zati bat ikusi neban. Esan behar dot Eroskiko enpresa asko harritu eustala pentsatzen nebana baino askoz ere handiagoa zelako. Horren ostean Laura Azuara Rodriguez-egaz egon nintzan. Bera elikagaietako zientziak eta teknologiak ikasi eban eta bere esperientzia osoa kontatu eustan, bai unibertsitatean eta baita lan munduan zelan murgildu zan. Benetan esperientzia polita iruditu jatan zuzenean lan munduarekin kontaktuan jartzea harrigarria dalako, era honetan ikasketek, hainbeste apunteek eta teoriek zelako amaiera eta praktika daben ikusteko aukera dogulako, gure etorikizuna 5-10 urte arinago ikusteko aukera dogulako. Laurarekin egon ostean beste hiru teknologo eta dietistekin egon nintzan eta honeek baita ere euren esperientzia kontatu eustien. Oso gustora egon nintzan eta nire duda guztiak argitzeko erabilgarria izan zan. Esperientzia hau edonori gomendatuko neutson, gure etorkizuna ikusteko ikuspuntu berri bat izateaz gain esperientzia aberasgarria eta oso polita iruditzen jatalako.
ErantzunEzabatuAne Astigarraga