2014(e)ko otsailaren 23(a), igandea

VILLA CICERO EGOITZA

Otsailaren 17an lan munduagaz lehenengo esperiantzia bizi gendun. Gu Laredo ondoan dagoan Villa Cicero egoitzara joan ginan bertan egiten dan lana ikustera. Nire kasuan, bertako fisioterapeutak han dagoan jendeagaz egiten dauan lana ikusi neban eta bere lana egiteko aukera eukin neban. Egoitzan dagoan jendeak egiten dauan ariketa ezberdinen arduradunak izan ginan fisioterapeuta joan zanean eta egoera horrek gauzak argiago utzi eustazan etorkizunean zer ikasteko.

Egun honetan bizi izandako aukera oso lagungarria izan da ideiak argiago eukiteko. Nik etorkizunean ikasi nahi dodanagaz lotura daukan lanean egun osoa egotea gauzetaz konturatzen laguntzen deutsu. Ideiarik garrantzitsuena lan hori gustukoa izatea da eta ,holan ez bada, aldatzeko aukera dago. Nire kasuan konturatu naz fisioterapia ikasi nahi dodala. Hau lortzeko gogor saiatu behar nazala eta, lortzen badot, oso gustura lana egingo dodala gustatzen jatana egingo dodalako.

Nekane Ayestaran

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina