Aurreko astelehenean, Lauaxeta Ikastolan
geratu nintzen, Aintzanerekin. Berak, lehen hezkuntzan gorputz hezkuntza ematen
du.
Lauaxetan elkartzean, bere bulegora
eraman zidan eta bertan egunean zehar egingo genuena azaldu zidan, orokorrean
zelan diran klase guztiak azaldu ondoren. Guztira, hiru-lau ordu inguru eman
nituen berarekin; klase guztietan ariketa edo gai berdina lantzen ari ziren
ikasleak: esku dantzak.
Klaseak hasterakoan, jolas batzuk egiten
genituen, nik umeekin jolasten nuen, gustuko dudalako haiekin jolastea. Hau
egin ondoren, irakasleak azaltzen zuen nola egin behar zuten ariketa; betiko
lez, batzuk ondo menperatzen zuten eta beste batzuk ez hain ondo. Beraz, haiei
laguntzen egoten nintzen.
Ondorioz, irakasle lana erreza ez dela
ikusi nuen, eta asko gustatu jatan esperientzia bat bizi izan nuen; umeekin
egotea gustuko dut, eta etorkizunean lan hau egitea gustatuko litzaidake.
MIKEL
MURGOITIO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina