Otsailaren
17an Orioko udaletxean egon nintzen bertako arkitektoarekin. Asko gustatu
zitzaidan bisita, arkitektura ikasita eduki daitekeen beste lanbide bat ikusi
dudalako. Udaletxe batean lan egiten duen arkitekto baten lana nahiko
desberdina da estudio batean lan egiten duenarengandik, udaletxean mota
askotariko lanak egiten direlako eta herria txikia bada are gehiago.

Egun
horretan bere lana zelakoa den ikusteaz gain, mota ezberdinetako hainbat
proiektu ikusteko aukera izan nuen: eraikin baten inspekzio teknikoa, eraikin
baten fatxadaren berriztapena eta eraikin berri batzuena. Lana nahiko konplexua
da eta zehaztasun handiarekin egin behar da, baina oso polita iruditzen zait proiektu
bat aurrera eramateko bete behar den prozesu osoa.
Lehendik
oso argi neukan hau ikasi nahi nuela eta orain askoz gehiago.
June Bravo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina