2014(e)ko otsailaren 23(a), igandea

ZUMARRAGAKO OSPITALA

Pasa den astelehenean, otsailaren 17an, Zumarragako ospitalean igaro nuen egun osoa. Bata zuri batez jantzi nintzen eta ospitale horretako larrialdietan lan egiten zuten medikuekin egon nintzen. Euren egunerokotasunean zer egiten duten azaldu zidaten zehatz-mehatz eta nituen zenbait galdera ere erantzun zizkidaten, nituen zalantzak argituz. Mediku bati ere elkarrizketa egin ahal izan nion eta bere esperientzia kontatu zidan. Larrialdietan lan egitea interesgarria zela iruditu zitzaidan. Instalazioak erakutsi zizkidaten eta erabiltzen zuten material guztia ere. Ondoren, paziente bat jasotzen dutenean, jarraitu beharreko prozesu guztia azaldu zidaten eta zenbait pazienteekin egoteko aukera izan nuen.

Erizainekin ere egon nintzen eta euren lana zein den eta zer egiten duten azaldu zidaten. Azkenik, pediatra batekin egon nintzen eta momentu horretan, emakume bat erditzen zegoenez, jaioberria ikusteko aukera izan nuen. Oso momentu polita eta espeziala izan zen.


















Esperientzia hau asko gustatu zait eta eguna, mila biderrez errepikatuko nuen. Egun batez, langileen mundua esperimentatu ahal izan dut eta nire ustez hori oso baliagarria eta aberasgarria izan da, nola egiten duten lan ikusi eta esperimentatu ahal izan dudalako. Ospitalera joan baino lehen, medikuntza ikasi nahi nuela argi nuen, etorkizunean medikua izan ahal izateko. Baina esperientzia hau izan ondoren, eta nire begiekin, medikuen egunerokotasuna ikusi ostean, gehiago motibatu egin nau eta guztiz argi dut, etorkizunean, medikua izan nahi dudala. Esperientzia hau, beste batzuei ere gomendatzen diet eta edonork gustukoa izango lukeela uste dut.

Paula Zubillaga

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina