Astelehen
honetan, ni Derioko Velatia enpresan
egon naiz. Bertan, enpresa horretako diruzaintza,
kontabilitate eta giza-baliabideen departamentuetan egon nintzen goizeko
10:00 etatik eguerdiko 13:30 etara arte. Derioraino kotxez joan nintzen. Behin
bertan, enpresako idazkiarengana jo nuen eta berak arduradunarengana eraman
ninduen. Arduradunak berriz, goiza
nirekin igaroko zituzten pertsonak aurkeztu zizkidan. Lehenengo diruzaintza
departamentuko langile batekin egon nintzen (Trini). Berarekin egin nuen
lehenengo gauza kafe bat hartzea izan zen, hori baita lanean berak egiten duen
lehen gauza, gero Trinik, banku ezberdinen eta enpresaren funtzionamendua
azaldu zidan eta azkenik, berak egunero egiten zuen lana (erabiltzen zuen
programa, bere betebeharrak…) azaldu zidan. Ondoren, kontabilitate
departamentuko arduradunarekin egon nintzen (Roberto). Berak kontabilitatea zer
den azaldu eta bere departamentuak egindako azken lana erakutsi zidan. Era
berean, bere agindupean zegoen langile batekin egon nintzen fakturak nola
kontabilizatu behar diren azaldu zidanak. Robertorekin, egindako ikasketei
buruz eta bere ustez beharrezkoak diren gauzez ere hitz egin nuen eta baita,
departamentu horren garrantziaz enpresetan. Azkenik, giza baliabideen
departamentuko arduradunarekin egon nintzen (Idoia). Honek, langileen
garrantzia eta adibidez nomina bat nola egiten den azaldu zidan.
Oso
esperientzia ona izan zen eta eskerrak eman ondoren, oso pozik itzuli nintzen
etxera. Langileek egiten zituzten gauza asko jada ezagunak nituela konturatu
nintzen eta horrek, motibatu egin ninduen. Era berean, lan handia egin behar
dela konturatu nintzen jende askok lan egin nahi duelako enpresa munduan. Dena den, esperientzia hau baliagarria
iruditu zait eta edonork gustuko izango lukeela.
Leire
Arlucea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina