Otsailaren 17an, lan munduarekin
erlazioa zuzena izan nuen lehenengo eguna izan zen. Batzera joan nintzen,
Igorren kokatuta dagoen enpresara non automobilismoarekin eta energia
berrerabiliekin lan egiten duten. Enpresa horretan ingeniaritzarekin erlazioa
duen lanpostu desberdinak ikusi nituen, hala nola, fabrikazioa, diseinua eta
salmentekin zerikusia duen lanpostua. Azkeneko lanpostu hau gehien gustatu zitzaidana
izan zen eta esperientzia honek lagundu izan dit jakiteko zer gustatzen zaidan
eta zer ez.
Esperientzia hau oso baliagarria
izan da eta polita ere bai. Alde batetik, gure etorkizunean lan egin nahi dugun
enpresa batekin erlazioa izan dugulako eta bestetik, langileekin eduki ditugun
elkarrizketak ere lagungarriak izan dira; esate baterako, hizkuntzak
garrantzitsuak direla eta zeintzuk diren beharrezkoak eta erabilinienak aipatu
ziguten.
Laburbilduz, esperientzia honek lan mundura asko hurbildu
gaituela konturatu naiz eta horrez gain, zeozer ondo irteteko zenbat lan egin
behar den eta langile bakoitzak bere lana bete behar duela ere ohartu naiz.
Esperientzia ikaragarria iruditu zait eta errepikatzeko prest nago.
Maria Ibarretxe
Maria Ibarretxe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina