LAUAXETA IKASTOLA
Nire bisita Lauaxeta
Ikastolan bertan izan da, oso gustuko ditut umetxoak eta horretaz baliatuz
gustatuko litzaidake irakasle izatea. Magisteritza arloan, haur hezkuntza da gehien gustuko dudana eta bertan adin
ezberdinetako umeak sartzen direnez bertoko irakasle batek adin ezberdinetako
umeekin tratatzeko aukera aurkeztu zidan.
Arratsaldean, 5
urtekoekin egon nintzen eta aldaketa nabaria ikusi nuen bien artean.
Txikitxuak askotan ez dira gauzetaz konturatzen eta nahiz eta errepikatu ez
dute ulertuko. Txoko ezberdinak dituzte eta bakoitzean mota ezberdinetako
ekintzak lantzen dituzte. Nagusiagoak aldiz, galderak egiten daude etengabe eta
ikasteko grinarekin daude. Irakurtzen eta gehiketak zein kenketak lantzen aritu
ginen ariketa ezberdinen bitartez.
Beraz, esperientzia oso polita iruditu zait eta aldi
berean baliagarria gure etorkizunerako. Duda barik errepikatzeko modukoa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina