2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

Otsailaren 17an, Bilboko Portura joan nintzen ,Julen Iruarrizaga eta Iker Consulekin batera.

Bertara heltzean, portua euren ofizinen atikotik erakutsi ziguten eta ikaragarria izan zen!. Ondoren, ni portuko presidentearekin geratu nintzen administraritza ikasi nahi dudalako baina Julen eta Iker ingeniariak zeuden tokira abiatu ziran.
Goiz guztia presidentearekin igaro nuen. Hasiera batean, portuaren zeregin nagusiak azaldu zizkidan eta ondoren bere zereginak. Jarraitzeko, prentsa aurreko batera joan nintzen eta bertara joateko aukera izatea ,oso aberasgarria iruditu zitzaidan. Geroago, berriz ere presidentearen ofizinara joan nintzan eta bertan igaro nuen goiza. Berak, bere eguneroko hainbat gauza eta Portuko hainbat gauza bereizgarri azaldu zizkidan. Gainera, edozein dudaren aurrean berak gustura argitzen zidan eta horrela apurka-apurka guztiz ohartu nintzen benetan ikasi nahi dudana horixe zela.

Niretzat egun honetan bizitako esperientzia ikaragarria izan zen eta asko lagundu zidan nire etorkizunari begira.Askotan, enpresa baten barruan egon arte ez zara konturatzen mundu hori benetan zelakoa den, baina aukera honi esker mundu horri buruzko ideia bat hartu ahal izan dut.
Eskertzekoa da nirekin eguna igaro nahi izatea eta aukera itzel hau ematea.

Esti Zuluaga



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina