2014(e)ko otsailaren 23(a), igandea

Ibaigane Ikastetxea

Otsailaren 17an, ni eta beste gelako ikasle bat, Sarrikon kokatuta dagoan Ibaigane Ikastetxera joan ginan haur hezkuntzako irakasle moduan esperientzia bizitzera. Haurtzaindegian, bost urteko gelan eta hilabete batzuk besterik ez eukezan umeekaz igaro gendun goiza. 
Orokorrean esperientzia oso ona eta aberasgarria izan zala esango neuke. Nire lanbidea izatea gura dodana lehen eskura ikusteko aukera izan dot eta gustuko nebana baino gustukoagoa dot orain. Horrez gain, Lauaxetatik kanpo (ezagutzen genduanetik kanpo) esperientzia bizitzea oso baliagarria izan dala uste dot. Izan ere, Lauaxetako lan metodoa ezagutzen neban, eta oso ondo etorri jat lan egiteko beste era batzuk ezagutzea. Ikastetxeko langileak be, oso adeitsuak izan ziran eta asko lagundu euskuen gure galderak erantzunez, zalantzak argituz, guri parte hartzen utziz etab. Polita izan zan esperientzia, eta duda barik hurrengo urteetan errepikatzea gomendatzen dot, aukera oso on bat baita zure etorkizunean izan gura dozun hori  zure azalean bizitzeko (erabakia hartu baino lehen).

 Nerea Cespedes




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina