2014(e)ko otsailaren 23(a), igandea


                                               Villa Cícero Egoitza
 
Ba guk otsailaren 17an ,   Laredoko egoitza batera joan ginen , egoitza  Villa Cicero deitzen zen . Egoitza ez zegoen Laredon bertan, baizik eta Gaman , Laredotik hurbil . Lehenengo eta behin emakumearekin kotxean  egun horretan egingo genuena azaldu zigun eta gero  unibertsitatean zer ikasiko genuen galdetu zigun. Egoitzara heldu arte kotxean denbora guztian hitz egiten egon ginen bai emakumea azaltzen han egiten zutena eta guk ere batzutan hari zenbait gauza kontetan.

Bueno egoitzara heldu ginen eta lehenengo egoitza osotik eroan zigun guztia ezagutzeko eta han zeuden aitite-amama batzuk aurkeztu zigun. Orduan  Garazi eta Nekane fisioterapiako neskarekin joan ziren eta Kepa eta nik Sikologarekin eta geroago trabajadora sozialarekin egon ginen. Sikologoak egiten zuen lana ikusi genuen , bost edo sei aitite-amama hartzen zituen eta gela batera joan ziren.  Bakoitzari fitxa batzuk ematen zien hark ikusteko bakoitzak ba adibidez zenbat memoria zituen edo adibidez be bai ulermen fitxa bat jakiteko berak zenbat ulertzen zuten eta ere ikusteko ba guztia ulertzen zuten edo ez.  Oso ondo egon zen zeren eta ikusi genuelako  ba zelan zahartzen joaten zarenean nolako ondorioak ekartzen dituen eta ze egoeratan zauden . Batzuk adibidez ez ziren ohartzen apurka-apurka gorputzaren atalak zahartzen joaten direzela edo adibidez batek denpora guztian kanpora irteteko atetik ibiltzen zuen eta atera heltzean hasten zen ba zabaltzen eta zabaltzeko modu bat aurkitzen , eta ezin zuenez berriz ere ibiltzen jartzen zen eta atera heltzean bardina. Hortxe ikusi ahal genuen zelan memoria guztiz galduta zuen eta   ez zela nekatzen gauza berdina egun osoan egiten , hain zuzen memoria galduta zuenez eta ez zenez ezertaz gogoratzen ba berdina egiten jarraitzen zuen. Tristea da zahartzean horrelako egoera batean egotea , nik emakumeari (joan ginenarekin) esan nion ea aspertzen ez bazen eta esan zidan ezetz , ez zelako gogoratzen momentuan egiten zuena. Geroago bakoitzak amama batekin egon ginen egoitzaren ingurutik bueltatxo   bat ematen eta harekin hitz egiten. Oso interesgarria iruditu zitzaidan harekin hitz egitea , bere bizitzako zenbait gauza kontatu zizkidan eta gainera bere senarra ere egoitzan zegoen. Biak oso pertsona onak ziren eta gainera aspektuz nire uztez  ondo , nahiz eta senarra gor zegoen eta emakumea gurpil-aulki batean. Honen ostean gimnasiara joan ginen , guztiak borobil batean jartzen ziren eta eskuekin eta hankekin zenbait ariketa egiten zuten. Han ikusi genuen bakoitzak ba zelan mugitzen zituen eskuak eta hankak , nora arte altxa ahal zuten eta ariketa horrek egiteko ere bakoitzaren gogoak. Hemen ikusi ahal genuen zelan emakumeak gogo gehiago jartzen zuten eta haientzako ez dela batere erreza nahiz eta guretzat oso erreza iruditu.  Eta zahartzean  zelan  gorputzaren atalak indarra galtzen duten eta horrekin batera  mugikortasuna ere geldoagoa dela.

 Ekintza hau egitean beste emakume batekin hitz egiten egon ginen bakoitzak eta nik ikusmena galtzen ari zen emakume batekin hitz egin nuen. Oso maja zen eta esan zidan orain ezin zuela ia ezer ikusi bakarrik gauza batzuk eta hori esatean apur bat beldurra eman zidan. Galdetu nion ea niri ikusi ahal zidan eta esan zidan bakarrik berokiaren  kolorea eta ilearen kolorea ikusten zuela. Esan zidan operazio asko egin behar izan ziotela arazoak zituelako baina hala ere ez ziotela asko konpondu berdin -berdin utzi ziotela. .

Hor ikasi ahal nuen zelan ere zahartzean ikusmena apurka-apurka ere galdu ahal duzula eta nire ustez hau da gauzarik larriena ez ikustea eta pertsona berak esatea “ikusmena galtzen ari naiz , ez dut ia ezer ikusten”.

 Arratsaldean sikologagaz ere musiko -terapiara joan ginen eta han guztiok batera abesti tipikoak abesten zuten. Hor ikusi ahal genuen zelan abesten zuten , ea abestiak zekiten  eta holan  entzumena ere lantzen zuten. Nire ustez jarduera honetan ondo pasatzen zuten gainera haien garaiko abestiak ziren eta abesti horrek abestean oroitzapenak ekartzen zizkieten.

Azkenean , azkeneko jarduerara joan ginen , egunkaria irakurtzera. Sikologoak galdetzen zien zein egunetan zeuden  eta egunaren data eta ondoren berriak irakurtzen zituzten. Hemen ikusi ahal zen bakoitza zein punturaino galduta zegoen eta batez ere jakiteko munduan zer gertatu den .

 

Enpresaren zeregin nagusia zen ba zaharrekin egotea ,bertako langile bakoitza bere lana egitea , adibidez sikologoak ba lehen esan dudan motatako jarduerak egiten , gero auxiliarrak haien eguneroko gauzak egitea (jaten emon…) , trabajadora sozialak ba tailerrak egin eta fisioterapeutak “gimnasia antzeko bat egin” eta beste gauza batzuk. Baina emakume honen zeregin nagusia zen egoitza eroan hau da egoitzako gerentea zen. Primeran antolatuta zegoen egoitza eta bertan egiten ziren eguneroko jarduerak.

 

Azken finean nire iritziz egoitza batera joateko lehendabizi oso prestatuta egon behar zarela uste dut  eta garrantzitsuena zaharrekin egotea gustatu behar zaizu  , eta pazientzia eduki behar duzu.  Egoitzara joatean ikasi dudan gauza da gaztea zarenean guztia aprobetxatu egin behar duzula zeren eta zaharra egiten zarenean guztia galtzen duzu , gorputza guztiz aldatzen zaizu eta denporarekin txartoago  zaudela konturatzen zara.  Horrelako lekuetan ere egun osoa egotea nekagarria da eta gainera tristea ere bada. Hor dagoen jendea  ez dau lehen bezala , hau da zaharra egiten zarenean ume baten bihurtzen zara. Guztia egin behar dizutelako , pertsona berak ezin duelako eta hori nire ustez tristea da.  Gainera amama betek esan zidan  aprobetxatu orain gaztea zarela , aprobetxatu  ematen zaizkizun oportunitate  guztiak zeren eta nire adinera heltzean ezingo  duzu ia lehen egiten zenuen baino erdia edo gehiago egin eta orain ez zara konturatzen baina bizitza azkar- azkar pasatzen da.

 M. Soto

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina