Elorrioko Udaletxean
Haurreko martitxenean Ana Otadurekin egon nintzen. Bera Elorrioko alkatea da eta berarekin egon naiz ordu oso batean. Lehenengo berarekin egon nintzen bere bulegoan eta gero Elorrioko Udaletxea ikusi egin izan nuen barnetik eta hor lan egiten duten pertsona batzuk.
Hasteko, bere bulegoan egon nintzen berari galdera batzuk egiten bere lanari buruz. Berak Lauaxeta ikastolan ikasi zuen eta ohorezko matrikula lortu izan zuen. Gero zuzenbidea ikasi egin zuen Deuston eta lizentziatura bat lortu zuen, eta lan batzuen ostean, Elorrioko alkatesa bihurtu egin zen. Horren ostean, berak nola lan egiten zuen azaldu zidan. Alkate batek alkate bat da eguneko ordu guztitan, zerbait gertatu ahal delako momentu guzti guztietan. Gainera oso garrantzitsua da jendearekin oso hurbil izatea beraiek zureganako konfiantza eukitzeko.
Azkenik, udaletxetik bizita bat egin nuen, eta argazki batzuk atera ziguten Anari eta niri.
Oso interesgarria eta lagungarria izan da proiektu hau eta espero dut hurrengoek ere aukera hau eukitea.
Andoitz Artetxe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina