Otsailaren 17an Txurdinagako Eskola
Publikoan egon nintzen. Gotzone Agirrerekin
igaro nuen goiz osoa, lehen hezkuntzako 5.mailako umeekin.
Umeentzako sorpresa izan zen Gotzonek
ez baitzioten ezer ere esan. Lehenengo orduan matematika eduki genuen eta
bigarren orduan beste 5. mailako ikasle batzuekin ingelesa. Honen ondoren,
konturatu nintzen pertsona bakoitza desberdina dela eta irakaslea izatea ez
zela lan erreza. Hortik aurrera Txurdinagako beste irakasle eta baita
praktikako pertsonekin ere hizketan egon nintzen. Oso interesgarria izan zen
esan zidaten guztia, laguntzekoa benetan. Azkenik, eskola osoa erakutsi zidan.
Esperientzia hau oso polita zein
lagungarria izan da. Irakasle desberdinekin hitz egiteak asko lagundu dit,
hausnarketa bat egiteko. Esperientzia hau mila aldiz errepikatuko nuke. Nik
argi dut zer egin nahi dut eta esperientzia honekin are argiago gelditu zait.
Nire gomendioa da, irakaslea izan nahi baduzu benetan gustukoa duzulako izan
behar du eta ez beste edozergatik. Azken finean, umeek neurri baten guregandik
ikasiko dute.

Ainara
Bilbao
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina