2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

BASURTOKO OSPITALA

Otsailaren 17an Basurtoko ospitalean izan nintzen eta pediatrian igaro nuen goiz osoa. Hasteko, pediatriako mediku guztiek zuten batzar batera joan nintzen. Bertan, ingresatutako umeen egoera azaleratu zuten eta asteburuan zehar larrialdietan gertatutakoa kontatu zuten. Handik, pediatriako digestio kontsultara joan nintzen eta ni bertan nengoela hiru gaixo pasatu ziren. Azkenik, ospitale ia osoa bisitatu nuen. 

Egun hartan entzundako medikuntzako termino asko ezagunak egiten zitzaizkidan anatomian landu izan ditugulako kurtsoan zehar eta horrek asko lagundu zidan ume bakoitzaren kasu klinikoa ulertu ahal izateko.

Beti izan dut oso argi zer ikasi eta bisita honen ondoren, are argiago dut. Bisita hau motibazio iturri handia eta behar nuen bultzada izan da. Mila biderrez errepikatuko nuke astelehenean bizitakoa.

Leire Bizkarra Txurruka

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina