2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

SEBER ALTUBE IKASTOLA

 
SEBER ALTUBE IKASTOLA
Etorkizunari begira, bide onetik goazen jakin gabe, lehenago izandako zalantza edota dudak argitzeko paregabe etorri zait izandako esperientzia zoragarri hau.
Irakaskuntza munduan murgildurik nagoen arren, paperen aldaketa hau egitea, hau da, ikasle izatetik irakasle izatera pasatzeak, nigan izan duen sentipen edo zirrara hori argitu eta nire etorkizuna zeren inguruan joan behar den erakutsi dit. Hau egi bihurtzeko, Maite Amesti anderearen laguntza izan dut; duela urte batzuk nire haurtzaindegiko irakasle izanikoa.
Egun osoa pasa dut hara-hona, haurtzaindegiko ume talde batekin. Ingelesetik psikomotrizitatera, psikomotrizitatetik logopediara, … Hogeita bost ume nire kargu izatearen errespontsabilitate horrek,  izugarrizko segurtasuna bermatu du nigan. Ez da lehen aldia izan ume talde bat nirekin daramadala, baina bai ikastola batean nire kargu ditudala.
Ipuinak irakurri, eskulanetan parte hartu, idazten lagundu, … egun osoa pasa dut umeen gainean, laguntzen. Baina eguneko momenturi onena eta benetan pertsonalki bete nauena, arratsaldeko bi orduak izan dira. Irakasle baten faltan, matematikako klaseak ematera animatu nautenean. Benetan lan zoragarria! LH-ko 2.mailara joan, eta bertako ikasleek “maisu” deitzen izan naute. Nire belarriek “maisu” hitza entzutean sentitutakoak erakutsi dit hori dela nik jarraitu behar dudan bidea, zalantzarik gabe. Irakaskuntza mundua zoragarria da, oso!
 
MIKEL MALAXETXEBARRIA AUZOKOA




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina