Otsailaren 17an, Zumarragako
ospitalera joan nintzen eta batez ere larrialdietako gunean zelan lan egiten
den ikusi nuen.
Lehenengo, egun normal baten
moduan, batak hartu, ipini eta txostenak egiten duten lekura joan ginen
ikusteko pazienteak diagnostikatu ostean zelan ordenagailuan trasladatzen duten.
Gero mediku batekin joan
ginen kontsulta batera ikustera zelan lan egiten duen eta baita erizainaren
lana ere. Baita boxetan medikuek egiten
duten lana behatu nuen. Pediatrian ere egon nintzen ikusten zelan lan egiten
duten jaioberriekin eta zer egiten duten ume bat jaio bezain laster.
Oso esperientzia polita izan da eta nire iritziz proiektu
oso baliogarria eta lagungarria da etorkizunari begira. Errepikatzeko modukoa
izan da.


Leire Cortazar
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina