Pasa den
astelehenean, Monika Vazquez eta Leire Gutierrez izeneko bi langileekin egon
nintzen, publizitateaz aparte gizartean lan egiten duten enpresa batean, UNESCO
ETXEA deitutakoa. Hasieran Monikarekin
egon nintzen eta UNESCO ETXEA zer
den eta zer motatako gauzak egiten duten azaldu zidan, enpresaren kontu guztiak
erakutsi zidan eta Eusko jaurlaritzatik,
Bilboko udaletxetik … diru laguntzak lortzeko egiten zuten programak azaldu
zidan.
Ordu bat igarota, enpresako administrazio tokira eraman ninduten, artxiboa
eta zelan antolatzen duten liburu eta proiektu guztiak azaldu zidaten, bideo
bat eta urteko memoria bat oparituta.
Azkenean, Leirerekin gelditu nintzen,
tradukzioa eta interopretasioa egindako neska bat, han lan egiten zuena, momentu
horretan korto lehiaketa bat egiten
ari ziran, “Dame un minuto de pan” deitutakoa. Pasada urteetako bideo
batzuk ikusi genituen, oso ondo landuta zeudenak “Dame un minuto de agua”
eta “Dame
un minuto de Paz” deitutakoak, proiektu batzuk azaldu, oso
interesgarriak izan zirenak eta azkenean bere ibilbideari buruzko elkarrizketa
bat izan genuen.
Esperientzia hau,
niretzako oso ona izan da, asko lagundu dit gauza asko argiago izateko, egun
bat lan egiten zela pasatzen den ikusi dut, zelan lagundu egiten diran ikusi
dut eta oso ondo hartu nindutela ikusi nuen. Errepikatzeko esperientzia bat izan
da.
Erakutzi zidaten
bideo batzuk honek izan ziren:
(Dame
Un Minuto de Paz bideoa irabazi zuena)
Maitane Esteban
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina