Ni Amortiguadores Monrrow-era joan nintzen, Ermuan dagoan enpresa betera. Hemen amortiguadoreak egiten dira eta hingenieritzaren mundura joan nahi dugun ikasle batzuk joan ginen. Egunean zehar gauza desberdinak egin genduzan. Lehenengo, enpresari buruzko aurkezpen bat egin ziguten, honi buruzko informazioa emanez, bere historia, langile kopurua eta abar. Gero, Enpresako langile desberdin batzuk etorri ziren euren lan munduko esperientzia kontatzera eta guk geneukazan duadak argitzera, bakoitzak bere bidea izan zuen enpresa heldu aurretik baina denek antzeko lana dute. Eta azkenik, enpresa zelakoa zen eta nola lan egiten zen ikustera joan ginen. Nire ustez, esperientzia oso ona izan zen bakoitzak ikasi nahi duenaren antzeko ogibide bat nolakoa den ikustea oso garrantzitsua delako gero horrelako lan bat izango baitu eta ondo dago zelakoa izango den jakitzea. Azkenik, lan munduan sartzeko garrantzitsuena hizkuntzak direla ikasi nuen eta hingenieritza ikasiz gero edozertan lan egin dezakezula.
Aitor Jaio
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina