Villa Cícero Egoitza
Ba guk otsailaren
17an , Laredoko egoitza batera joan ginen , egoitza Villa Cicero deitzen zen . Egoitza ez zegoen
Laredon bertan, baizik eta Gaman , Laredotik hurbil . Lehenengo eta behin
emakumearekin kotxean egun horretan
egingo genuena azaldu zigun eta gero unibertsitatean zer ikasiko genuen galdetu
zigun. Egoitzara heldu arte kotxean denbora guztian hitz egiten egon ginen bai
emakumea azaltzen han egiten zutena eta guk ere batzutan hari zenbait gauza
kontetan.
Bueno egoitzara heldu ginen eta lehenengo egoitza osotik
eroan zigun guztia ezagutzeko eta han zeuden aitite-amama batzuk aurkeztu
zigun. Orduan Garazi eta Nekane fisioterapiako
neskarekin joan ziren eta Kepa eta nik Sikologarekin eta geroago trabajadora
sozialarekin egon ginen. Sikologoak egiten zuen lana ikusi genuen , bost edo
sei aitite-amama hartzen zituen eta gela batera joan ziren. Bakoitzari fitxa batzuk ematen zien hark
ikusteko bakoitzak ba adibidez zenbat memoria zituen edo adibidez be bai
ulermen fitxa bat jakiteko berak zenbat ulertzen zuten eta ere ikusteko ba
guztia ulertzen zuten edo ez. Oso ondo
egon zen zeren eta ikusi genuelako ba
zelan zahartzen joaten zarenean nolako ondorioak ekartzen dituen eta ze
egoeratan zauden . Batzuk adibidez ez ziren ohartzen apurka-apurka gorputzaren
atalak zahartzen joaten direzela edo adibidez batek denpora guztian kanpora
irteteko atetik ibiltzen zuen eta atera heltzean hasten zen ba zabaltzen eta
zabaltzeko modu bat aurkitzen , eta ezin zuenez berriz ere ibiltzen jartzen zen
eta atera heltzean bardina. Hortxe ikusi ahal genuen zelan memoria guztiz
galduta zuen eta ez zela nekatzen gauza berdina egun osoan
egiten , hain zuzen memoria galduta zuenez eta ez zenez ezertaz gogoratzen ba
berdina egiten jarraitzen zuen. Tristea da zahartzean horrelako egoera batean
egotea , nik emakumeari (joan ginenarekin) esan nion ea aspertzen ez bazen eta
esan zidan ezetz , ez zelako gogoratzen momentuan egiten zuena. Geroago
bakoitzak amama batekin egon ginen egoitzaren ingurutik bueltatxo bat ematen eta harekin hitz egiten. Oso
interesgarria iruditu zitzaidan harekin hitz egitea , bere bizitzako zenbait
gauza kontatu zizkidan eta gainera bere senarra ere egoitzan zegoen. Biak oso
pertsona onak ziren eta gainera aspektuz nire uztez ondo , nahiz eta senarra gor zegoen eta
emakumea gurpil-aulki batean. Honen ostean gimnasiara joan ginen , guztiak
borobil batean jartzen ziren eta eskuekin eta hankekin zenbait ariketa egiten
zuten. Han ikusi genuen bakoitzak ba zelan mugitzen zituen eskuak eta hankak ,
nora arte altxa ahal zuten eta ariketa horrek egiteko ere bakoitzaren gogoak.
Hemen ikusi ahal genuen zelan emakumeak gogo gehiago jartzen zuten eta
haientzako ez dela batere erreza nahiz eta guretzat oso erreza iruditu. Eta zahartzean zelan
gorputzaren atalak indarra galtzen duten eta horrekin batera mugikortasuna ere geldoagoa dela.
Ekintza hau
egitean beste emakume batekin hitz egiten egon ginen bakoitzak eta nik ikusmena
galtzen ari zen emakume batekin hitz egin nuen. Oso maja zen eta esan zidan
orain ezin zuela ia ezer ikusi bakarrik gauza batzuk eta hori esatean apur bat
beldurra eman zidan. Galdetu nion ea niri ikusi ahal zidan eta esan zidan
bakarrik berokiaren kolorea eta ilearen
kolorea ikusten zuela. Esan zidan operazio asko egin behar izan ziotela arazoak
zituelako baina hala ere ez ziotela asko konpondu berdin -berdin utzi ziotela.
.
Hor ikasi ahal nuen zelan ere zahartzean ikusmena
apurka-apurka ere galdu ahal duzula eta nire ustez hau da gauzarik larriena ez
ikustea eta pertsona berak esatea “ikusmena galtzen ari naiz , ez dut ia ezer
ikusten”.
Arratsaldean sikologagaz
ere musiko -terapiara joan ginen eta han guztiok batera abesti tipikoak abesten
zuten. Hor ikusi ahal genuen zelan abesten zuten , ea abestiak zekiten eta holan entzumena ere lantzen zuten. Nire ustez
jarduera honetan ondo pasatzen zuten gainera haien garaiko abestiak ziren eta
abesti horrek abestean oroitzapenak ekartzen zizkieten.
Azkenean , azkeneko jarduerara joan ginen , egunkaria
irakurtzera. Sikologoak galdetzen zien zein egunetan zeuden eta egunaren data eta ondoren berriak
irakurtzen zituzten. Hemen ikusi ahal zen bakoitza zein punturaino galduta zegoen
eta batez ere jakiteko munduan zer gertatu den .
Enpresaren zeregin nagusia zen ba zaharrekin egotea
,bertako langile bakoitza bere lana egitea , adibidez sikologoak ba lehen esan
dudan motatako jarduerak egiten , gero auxiliarrak haien eguneroko gauzak egitea
(jaten emon…) , trabajadora sozialak ba tailerrak egin eta fisioterapeutak
“gimnasia antzeko bat egin” eta beste gauza batzuk. Baina emakume honen zeregin
nagusia zen egoitza eroan hau da egoitzako gerentea zen. Primeran antolatuta
zegoen egoitza eta bertan egiten ziren eguneroko jarduerak.
Azken finean nire iritziz egoitza batera joateko
lehendabizi oso prestatuta egon behar zarela uste dut eta garrantzitsuena zaharrekin egotea gustatu
behar zaizu , eta pazientzia eduki behar
duzu. Egoitzara joatean ikasi dudan
gauza da gaztea zarenean guztia aprobetxatu egin behar duzula zeren eta zaharra
egiten zarenean guztia galtzen duzu , gorputza guztiz aldatzen zaizu eta
denporarekin txartoago zaudela
konturatzen zara. Horrelako lekuetan ere
egun osoa egotea nekagarria da eta gainera tristea ere bada. Hor dagoen jendea ez dau lehen bezala , hau da zaharra egiten
zarenean ume baten bihurtzen zara. Guztia egin behar dizutelako , pertsona
berak ezin duelako eta hori nire ustez tristea da. Gainera amama betek esan zidan aprobetxatu orain gaztea zarela ,
aprobetxatu ematen zaizkizun
oportunitate guztiak zeren eta nire
adinera heltzean ezingo duzu ia lehen
egiten zenuen baino erdia edo gehiago egin eta orain ez zara konturatzen baina
bizitza azkar- azkar pasatzen da.
M. Soto