2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Osakidetzako Emergentzi Zerbitzuak

Eguaztenean, Maria Ratia eta biok etorkizunean ikasi nahi dugun unibertsitateko ikasketekin zerikusia duen lanpostu bat ikustera joan ginen. Emergentzietan lan egiten duen mediku batekin egon ginen. Bere basera joan ginen eta bertan bere lana azaldu zigun. Oso interesgarria izan zen, lanean erabiltzen zituen tresneria erakutsi zigun. Eta bere ikasketa ibilbidea ere azaldu zigun. Galdera asko egin genion, adibidez, ea berarentzat garrantzitsua zen ikasketak egiteko unibertsitatea, edota ingelesa ondo jakitea beharrezkoa zen. Bestalde, berak hainbat aholku eman zizkigun oso erabilgarriak izan zirenak gure etorkizunean eta momentu honetan gogoan edukitzeko. Niri arreta gehien deitu zidana, berak kontatutako hurrengo hau izan zen, txikitatik mediku izateko nahia izan zuen eta nahiz eta izugarrizko ahalegina egin behar izan zuen eta askotan zaila izan zen, berarentzat oso positiboa izan zen bere lana gustoko duelako eta pozik dagoalako egiten duenarekin. Bestalde, berak lan egiten zituen orduak azaldu zizkigun eta adibidez, eguaztenetan arratsaldeko hiruretatik hurrengo eguneko goizeko zortziretararte lan egiten du. Bertan egon ginen hizketan ordu batzuk eta emergentzia deialdi bat izan genuen momentu horretan. 34 urteko neska batek antsietate atake bat izan zuen eta laneko bere autoan bere etxera joan ginen hirurok. Bertan medikuak bere lana egin zuen guk begiratzen genuen bitartean eta ondoren basera bueltatu ginen. Berandu zen, beraz, afaldu eta hitz egiten jarraitu gendun. Amaitzean etxera joan ginen esperientzia berri bat bizi eta gero.

Amalia Somoza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina