2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

EISE

Eguazteneko goizean, lehenengo Ane eta Amaiarekin Juztizia Juaregian egon ginen orokorrean gizarte langile baten lana zein den jakiteko, bisita gidatu entretenigarri bateginda.  Honen ostean egun honetan eta EISE erakundearekin zehazki gizarte hezitzaile baten lana zein den ikasi nuen. Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lan egiten dute, Animazio Soziokulturaleko programak diseinatu eta aurrera eramaten dituzte, Eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzte, Adin txikikoen zentroetan lan egiten dute, Helduen zentroetan lan egiten dute, Lanerako Orientazio zerbitzuetan lan egiten dute, eta abar. Orokorrean esku-hartze programak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzen dituzte eta beraien lan eremuak ondorengo esparruekin lotuak daude: Oinarrizko gizarte zerbitzuak edo lehenengo atentzioa, haurtzaroa eta nerabezaroa, familia, gizarte bazterkeria, heziketa eta helduen formazioa… Nik adin txikikoen Zorrotzako zentro baten egon nintzen, baina goiza izanda ez nuen eduki aukera umeekin egoteko, baina nituen zalantza guztiak argitu egin ziren. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina