2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Lauaxeta Ikastolan

Otsailaren 28an ni, Mikel Dale, Lauaxeta Ikastolako musikako irakasleagaz, Zuriñe Otsoa, pasau neban eguna. Hasteko, pabilioiko irakasleen egongelan egon nintzan, eta nire harridurarako, irakasle guztiek lagunen “kuadrila” bat osatzen dabela ohartu nintzan. Ongi etorri bero honen ostean, Zuriñe eta ni esparrura joan ginan bere lanbideari buruzko galdera batzuk egiteko. Ostean, Zuriñek 2. DBHko klase batera eroan ninduan erlijioko ikasgairako (Thor pelikula hasi), eta ikasleek goizean goizetikdaukeenenergiak eta biziak animatu ninduan. Txirrinak jo eta gero, Lehen Hezkuntzako musika gelara joan ginan ikasle batzuk lagunduten. Euretako bategaz‘ElHobbit’ pelikularen ‘MistyMountains’ abestia antzezten egon nintzan, adibidez. Hurrengo ordua gizarte departamentuko irakasle guztiek batzartu ziran, eta barriro be, euren arteko hartu-emonak disfrutatu nebazan bereziki. Azkenik, arrastiko bi orduetan musika eukingenduan 2. DBHn flautak, oboea eta pianoa joten ibili ginala.

Bisitaldia laburtuteko, Zuriñerengandik bi gauza garrantzitsu honeek ikasi nebazan: geure bizitza aprobetxatu beharrezko oportunitatez beteta dagoala, eta instrumentuaren eta musikariaren arteko harremanak zeure estilo pertsonala sortzeko balio dauala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina