ARRASATEKO OSPITALERA BISITA
Otsailak 26 zen,
goizeko bostak. Iratzargailuak jo zuen. Gaurko, Arrasateko ospitalera bisita
geneukan itzartuta. Andrea, Anegaz gelditu zen Bilboko Termibusen eta Arunak
autobus bera hartuko zuen Durangon. Bidaia luzea izan zen baina ordurako bertan
egon ginen. Egia esateko, hasieran pixka bat galduta aurkitu ginen: Milaka ate
zeuden! Agustinekin ospitale berriko sarreran geratu ginen eta ez genuen
inondik ere aurkitzen. Azkenean, harreragile bati esker aurkitu genuen.
Agustin gure bila
etorri zen sarrerara eta une horretan hasi zen bisita. Lehenengo, ospitaleko
beheko solairua ezagutu genuen, laborategia (mikrobiologia, biokimika) eta
farmazia. Atal honek duen garrantziaz ohartu ginen, izan ere, bere
diagnostikoagatik izango ez balitz, medikuek ezin izango luketen lanarekin
jarraitu. Hala ere, ez zitzaigun hain erakargarria iruditu.
Gero amantalen bila
joan ginen, bukaeran guretzat izango zirenak.
Bisita jarraituz,
erditze departamentura joan ginen. Zorionez, andre bat erditzen aurkitu genuen.
Oso egoera larria zen, umea txarto irteten hari zelako. Hiru ginekologo, bi pedriata,
erizain ugari, konortea galdu zuen gizona eta gu geunden. Umea sartuko zuten gela
ikusten geundela, amaren oihuak amaitu ziren erizainak umea gelara ekarri
zuenean.
Ondoren,
erradiologiara joan ginen eta andre baten sabela ikusteko aukera izan genuen.
Solairuz igo eta URPA
pasatu eta gero, kolonoskopia bat ikusi genuen. Zona berean, ebakuntza-gela
zegoen. Atal honetako nagusiari esker, berdez jantzi gienen eta kirofanoak barru-barrutik
ikusi genituen, atal denak. Sei operazio-gela zunden, lehenengoan emakume bati
eskumuturra konpontzen hari ziren, beste batean belaunean protesi bat jartzen
eta sartu ginen ebakuntza-gelan, laparoskopia bat ikusten
egon ginen laurogeitahamar minutuz.
Bisita amaitzeko,
berriz amantala jantzi eta urgentziak eta pediatria ikusi genituen.
Bisita honi esker, konturatu
gara gure etorkizuna bertan dagoela. Oso hurbiletik ikusi genuen dena eta honek
asko hunkitu gintuen. Inoiz ahaztuko ez dugun egun bat izan zen eta gogo onez
errepikatuko genukeen berriro.
Ane Atxutegi,
ArunaGascón eta Andrea Olivares.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina