Esperientzia bikaina izan da
lehengo egunekoa. Lehenengo kontaktua ikusi baina senti ezin daikegunmunduagaz.
Egia da, askotan lanbideak ezagutzen doguzala baina bertan egonez gero haratago
joan daikegula. EISE elkarteagaz izan nintzan, bertako psikologia eta gizarte
lana ikasketak burututako pertsonegaz batik bat. Lehenengo eta behin
Barakaldoko justizia jauregian izan ginan. Bertan EISE elkartea zertan datzan
azaldu etainstalazioak eta sektore bakoitzean zer egiten zan azaldu euskuen.
Lanbide horretan dana katean doa. Giza zerbitzuen barnean aritzen dan elkarte
bat da zeinetan psikologoak, gizarte hezitzaileak, gizarte lanan jarduten
dabenak… lan egiten daben. Geroago gakoa elkarteo EISE elkarteagaz aritzen
diran psikologo batzuegaz aritu ginan. Ikasketak nondik bideratzen diran azaldu
euskuen baita ikasketaren funtsa nolabait zelakoa dan ere. Euren esperientzia
azaldu euskuen eta aholku ugari eman euskuezan.
Lehen
esan bezala esperientzia ikaragarria izan da. Joan aurretik entzundako edo guk
aurreikusitako karrera bat imaginatzendogulako baina bertan aritzen
diranpertsonagaz egonda, ikuspegi hori zabaltzen eta sakontzen da. Maiz
beldurragaz aritzen gara ezezagunaren aurrean baina bisita honen ostean aurrera
jarraitzeko behar dan motibazioa piztu euskuela uste dot. Agian psikologia zer
dan eta zertara bideratu ahal deustan ez dakit baina aurrera jarraitzeko
konfiantza gehiago daukat. Gogo gehiago dagozala nabaritu dot. Hau guztia ez da
posible izan egon garen pertsonen konfiantza eta eskuzabaltasunagatik,
eskertzekoa da eurek eskainitako laguntza.
Ane
Rafols
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina