Eguaztenean Bilboko Portura joan ginan Lauaxeta Ikastolako hiru ikasle. Bertan, Bilbora eta Euskal Herrira (besteak beste) sartzen diran produktuak eta bertatik ateratzen diranak jasotzen dabez.
Gainera, bertan hainbat enpresa (Gamesa, Iberdrola, Petronor...) kokatuta dagozala ikusi genduan, lekua esportazio eta inportazio leku klabea baita.
Bertan, Carlos Alzaga (gure kontaktuagaz) portuko informazio generala jasotzeaz gain, egiten ari ziran obrak azaldu eta bisitatu genduzan (nahiz eta euria egin kotxeetan joan ginan) eta obrak eukien aspektua ikusi ahal izan genduan (azalpenagaz bakarrik ulertezina izango zana baina bertaratuz askoz hobeto ulertu genduana) Jose Luis eta Ignaciogaz batera.
Geroago Mario eta Jorgegaz batera obren proiektuak ikusi genduzan (haiek azaldu eben bezala, obra bat gauzatu aurretik beharrezkoa dan pausu dala ikusi genduan. Bertan, plano eta proiektu desberdinak ikusiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina