Eguaztenean
Bilboko Portura joan ginan Lauaxeta Ikastolako hiru ikasle. Bertan, Bilbora eta
Euskal Herrira (besteak beste) sartzen diran produktuak eta bertatik ateratzen
diranak jasotzen dabez. Gainera, bertan hainbat enpresa (Gamesa, Iberdrola,
Petronor...) kokatuta dagozala ikusi genduan, lekua esportazio eta inportazio
leku klabea baita. Bertan, Carlos Alzaga (gure kontaktuagaz) portuko informazio
generala jasotzeaz gain (eta Bilboko Portuko Presidentea dan Asier Atutxagaz
egon eta gero), egiten ari ziran obrak azaldu eta bisitatu genduzan (nahiz eta
euria egin kotxeetan joan ginan) eta obrak eukien aspektua ikusi ahal izan
genduan (azalpenagaz bakarrik ulertezina izango zana baina bertaratuz askoz
hobeto ulertu genduana) Jose Luis eta Ignaciogaz batera. Geroago Mario eta
Jorgegaz batera obren proiektuak ikusi genduzan (haiek azaldu eben bezala, obra
bat gauzatu aurretik beharrezkoa dan pausu dala ikusi genduan. Bertan, plano
eta proiektu desberdinak ikusiz.
Esperientzia ezin hobea bizi izan neban bertan eta benetako lana zer dan eta lan-egun bat bizitzeko aukera paregabea izan zan. Espero dot hurrengoc urteetarako baliagarria izatea.
Esperientzia ezin hobea bizi izan neban bertan eta benetako lana zer dan eta lan-egun bat bizitzeko aukera paregabea izan zan. Espero dot hurrengoc urteetarako baliagarria izatea.
Aitor Llona
Diaz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina