Pasa den otsailaren 25ean, Bizkaiko Foru Aldundira joan ginen Maite eta ni,
Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzura. Bertan, Sonia Vegas, psikologoa; eta
Julian Peña, gizarte hezitzailearekin
egon ginen eta euren lana azaldu ziguten.
Soniak genituen galdera guztiei erantzun zigun, berak zelan lan egiten duen
azalduz. Bere funtzioa, psikologo moduan, heltzen zaizkion kasuak baloratzea da
gehienbat, eta horretaz aparte, nerabeak orientatu egiten ditu, familiak ere,
batzarrak izaten ditu beste psikologo batzuekin… Gainera, Deustuko
Unibertsitatean irakaslea dela azaldu zigun, eta horren bidez ikasten
jarraitzen duela esan zigun, diputazioak eskaintzen dion formazioaz aparte.
Etorkizunera begira, Soniaren ustez, psikologia sozialak indar handia
hartuko du, horren beharrizan handia egongo delako. Hala ere, psikologia
klinikoak, haurrentzako psikologiak… indarra izaten jarraituko dute,
beharrezkoak direlako gizarte honetan.
Esperientzia hau, oso aberasgarria iruditu zait, psikologo baten lana
errealitatean nolakoa den ikusteko gai izan garelako; eta dudarik gabe, berriro
errepikatuko nukeena.
Nerea
Francisco
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina