2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Leioa EHU

Eguaztenean (otsailak 25) Leioan egon ginan, EHUko zientzia eta teknologien fakultatean, eta bertako hainbat eta hainbat laborategi ikusi genduzan, bertako irakasleekin ikerketa arloan zelan lan egiten eben ikusteko, gure etorkizunerako ideia bat eukitekoasmoagaz. Ikusi genduzan laborategien artean kimikakoa, fisikakoa eta biologiakoa egon ziran, eta egiten eben lana oso desberdina bazan be, ikerketa proiektu gehienetan hiruen arteko lana egoala kontatu euskuen, eta batak besteak barik oso gutxi egingo ebala konturatu ginan. Hau oso garrantzitsua da, edozein zientzia mota ikasita besteen ikuspegi jeneral bat eduki behar dala ikusi gendualako eta gainera masterren bidez ikasketa horrek bide desberdinetatik eroan ahal diranez, benetan gehien gustatzen jatzuna ikasteko aukera dago, zientzien arteko lan talde horretan bakoitzak bere lekua hartu ahal izateko. Beste alde batetik, lan mota honetan zure lana gustatzea ezinbestekoa dala esan euskuen, lan handia egin behar dalako baina gustatu ezkero oso lan pozgarria da, egunero zure kabuz gauza pila bat ikasten diralako.

Nire aldetik, ez daukat ikasketa honeek egiteko asmorik, ingurumen zientziak egiteko asmoa daukat, batez ere ekosistema eta biologia aldetik, beraz ez dot uste nire lana laborategien eremu horretan izango danik, baina argi dago holako jendearen laguntza behar izango dodala eta beraz, zelan lan egiten daben ikastea oso interesgarria izan da. Espero dot nire etorkizunean laborategian baino, kanpoaldean emotea denbora gehiena, baina horrek ez dau kenduko holako lekuetan denbora pasatu behar izango dodanik beraz bisita baliagarria izan dala ziur nago. Gainera unibertsitateak zelan funtzionatzen dauan ikustea be puntu positibo bat izan da, eta hurrengo urterako nire asmoekin gehiago kontzientziatzen lagundu deust. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina