2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Colegio de Arquitectos

Pasa den eguaztenean, otsailak 25, Coavn deituriko arkitektoen elkargora joan ginen etorkizunari begira gustoko dugun lanbidea nola izango litzatekeen hurbiletik ikusi ahal izateko.

Bertan bisita gidatu bat izan genuen eta elkargo guztia ikusi genuen, lanpostu desberdinak eta bertan burutzen duten lana ezagutuz. Elkargoa Euskadi eta Nafarroako arkitektoek osatzen duten elkartea da eta bertan Euskadin burutzen diren proiektu arkitektoniko guztiak jasotzen dituzte baimena emanik edo deuseztatuz.
Arkitektura graduari buruzko informazio baliagarri pila eman ziguten eta lanbide bezala dituen irtenbide desberdinak azaldu.
Gainera, estudio batean egoteko aukera izan genuen eta eraikin batzuen proiektuak eta planoak hurbiletik ikusi ahal izateko aukera izan genuen.

Orokorrean esperientzia itzela iruditu jata eta buruan dugun nahastea argitzeko balio duela uste dut, bai egin nahi dogun karrera aukeratzeko edo egin nahi ez dogun karrera baztertzeko.
Gehien gustatu izan jatana lanbide honetan jarduten duten pertsonen iritzia ezagutzea izan da eta benetan egiten dutenaz motibatuak ikustea eta guri egitera animatu nahi izanak, segurtasun itzela transmititu baiti

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina