2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Leioa EHU

EHUko zoentzia eta teknologiako fakultateko laborategietan

Atzoko egunean Nerea, Asier, Aitor, Yaiza eta bostok Leioako EHUko zientzia eta teknologiako fakultatera joan ginan bisita egitera. Bertan fisikako departamentuan egon ginan materialen laborategietan. Goizeko lehen orduan ikerketa talde baten fisikari batzuekin egon ginan eta guk proposatutako galdera orokorrei buruz hitz egin genduen, batez ere zientzientzia arloko ikasketei buruzkoa, eta laborategi batean proiektu bat zelan garatzen den azaldu euskuen. Ondoren fakultateko hainbat labarategi ikusi genduzan, kimika ez ornikokoa, fisikako magnetismoak eta materialak, mikrobiologiakoa, inmunologiakoa besteak beste. 
Niretzako oso esperientzia baliagarria eta polita izan zen nik ikasteko pentsatu dudan ikasketak zertara bideratuta dagoen eta gustatuko litzaidakeen lana zelan egiten eta garatzen den erakutzi euskuelako. Gainera bertara heltzeko zer ikasketa egin daitezkeen azaldu euskuen eta baita bakoitzaren ikuspuntu ezberdinak ere. Oso pozik bueltatu nintzan eta hartu beharreko erabakia hartzeko asko argitu zituzten nire zalantzak. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina