2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Osakidetzako Emergentzi Zerbitzuak

Eguaztenean, Maria Ratia eta biok etorkizunean ikasi nahi dugun unibertsitateko ikasketekin zerikusia duen lanpostu bat ikustera joan ginen. Emergentzietan lan egiten duen mediku batekin egon ginen. Bere basera joan ginen eta bertan bere lana azaldu zigun. Oso interesgarria izan zen, lanean erabiltzen zituen tresneria erakutsi zigun. Eta bere ikasketa ibilbidea ere azaldu zigun. Galdera asko egin genion, adibidez, ea berarentzat garrantzitsua zen ikasketak egiteko unibertsitatea, edota ingelesa ondo jakitea beharrezkoa zen. Bestalde, berak hainbat aholku eman zizkigun oso erabilgarriak izan zirenak gure etorkizunean eta momentu honetan gogoan edukitzeko. Niri arreta gehien deitu zidana, berak kontatutako hurrengo hau izan zen, txikitatik mediku izateko nahia izan zuen eta nahiz eta izugarrizko ahalegina egin behar izan zuen eta askotan zaila izan zen, berarentzat oso positiboa izan zen bere lana gustoko duelako eta pozik dagoalako egiten duenarekin. Bestalde, berak lan egiten zituen orduak azaldu zizkigun eta adibidez, eguaztenetan arratsaldeko hiruretatik hurrengo eguneko goizeko zortziretararte lan egiten du. Bertan egon ginen hizketan ordu batzuk eta emergentzia deialdi bat izan genuen momentu horretan. 34 urteko neska batek antsietate atake bat izan zuen eta laneko bere autoan bere etxera joan ginen hirurok. Bertan medikuak bere lana egin zuen guk begiratzen genuen bitartean eta ondoren basera bueltatu ginen. Berandu zen, beraz, afaldu eta hitz egiten jarraitu gendun. Amaitzean etxera joan ginen esperientzia berri bat bizi eta gero.

Amalia Somoza

Bilboko Portua

Eguaztenean Bilboko Portura joan ginan Lauaxeta Ikastolako hiru ikasle. Bertan, Bilbora eta Euskal Herrira (besteak beste) sartzen diran produktuak eta bertatik ateratzen diranak jasotzen dabez. Gainera, bertan hainbat enpresa (Gamesa, Iberdrola, Petronor...) kokatuta dagozala ikusi genduan, lekua esportazio eta inportazio leku klabea baita. Bertan, Carlos Alzaga (gure kontaktuagaz) portuko informazio generala jasotzeaz gain (eta Bilboko Portuko Presidentea dan Asier Atutxagaz egon eta gero), egiten ari ziran obrak azaldu eta bisitatu genduzan (nahiz eta euria egin kotxeetan joan ginan) eta obrak eukien aspektua ikusi ahal izan genduan (azalpenagaz bakarrik ulertezina izango zana baina bertaratuz askoz hobeto ulertu genduana) Jose Luis eta Ignaciogaz batera. Geroago Mario eta Jorgegaz batera obren proiektuak ikusi genduzan (haiek azaldu eben bezala, obra bat gauzatu aurretik beharrezkoa dan pausu dala ikusi genduan. Bertan, plano eta proiektu desberdinak ikusiz.
Esperientzia ezin hobea bizi izan neban bertan eta benetako lana zer dan eta lan-egun bat bizitzeko aukera paregabea izan zan. Espero dot  hurrengoc urteetarako baliagarria izatea.

Aitor Llona Diaz

Epaitegiak

Otsailak 25 ean, BilbokoJuzgado De Guardianegonginen. Bertanlauorduegonginen eta hainbatepaiketaikusigenituen. Bertarasartzeko, lehenengo eta behinkontrolbatpasatu izan behargenuen, aeropuertuetanegiten den bezala. Behinbarruanegonda, zeinepaiketazeudenikusigenuen eta epaiketaazkar batera sartzeaerabakigenuen. Sala horretan falta deitzendirenbiepaiketaikusigenituen. Biakgaiberdinekoakziren, eta barruanegondaepaileagazhitzegingenuen  eta honekhainbatgomendioemanzizkigun.
Gero, behekosolairurajoanginen eta han biolentziazkolapurketa baten epaiketarasartzekotanegonginen, bainaazkeneanakordio batera helduziren eta horrekinikusigenuenzelanepaiketaguztiakezdirenospatzen, akordio batera heltzendirelakoedotaakusatuaezdelakoaurkezten.Ondorengoikosolairurajoanginenberriz, eta han epaiketaluzebatikusigenuen, auto istripubatiburuzzena, eta honekinaskoikasigenuen, lauabokatuzeundelako, lekukoak, salatzailea eta akusatuazeundelako.
Azkenik, behekosolairurajoanginen, eta han Jone Goirizelaiaabokatuaikusigenuenbere lana egiten eta horiguretzatpribilegiobat izan zen.
MeritxellBizkarra
Nireustezesperientziahauezdutastukoinoiz, zeren eta, egunhorretanikusinuenbenetanzernahidutnireetorkizunerako. Ustedudalako, honelakoekintzahau, laguntzendigulaikasleeigurebizitzakobideaerrezten.
Oihane Cano
Nirekasuan, esperientziahonekaskolagunduditaukeratzenzereginnahidodanetorkizun batean, hasieranideiaknahasturik izan nituelako. Horregaitik, errepikatukonukeenesperientziabatizangolitzateke.
Maria Olea
Betidanik izan dut oso argizereginnahi dudan, bainainoizeznaizegonepaiketa batean horihorrela dela zihurtatzeko. Horregaitik izan zen egunhauhainespeziala, etorkizun batean egingo dudan lana ikusinuelako, gaineraepailearenlanakharrituninduen eta etorkizunerakoaukerabatlezikustendutorain.
Maialen Azkona
Niknahikoarginuenzerikasinahinuen eta esperientziahonekzihurtatzenlagundudit eta eznekizkienhainbat duda argitzen ere. Bisitagogozhartunuen eta nireaurreikuspenakbeteeginziren, beraz oso ondoetorrizitzaidanhurrengourtea gogo handiagozhartzeko.
Jon Joseba Prieto
Niriaskogustatuzitzaidan,osopozikirtennintzenjuiziotik,eta argiagodekotzergureodanikasi.Gauza oso interesgarriakikasinebazan,eta horregaitik oso egunona izan zen.Horriguztiari esker hurrengourtea gogo handizhartukodot.



Arrasateko Ospitalea

ARRASATEKO OSPITALERA BISITA
Otsailak 26 zen, goizeko bostak. Iratzargailuak jo zuen. Gaurko, Arrasateko ospitalera bisita geneukan itzartuta. Andrea, Anegaz gelditu zen Bilboko Termibusen eta Arunak autobus bera hartuko zuen Durangon. Bidaia luzea izan zen baina ordurako bertan egon ginen. Egia esateko, hasieran pixka bat galduta aurkitu ginen: Milaka ate zeuden! Agustinekin ospitale berriko sarreran geratu ginen eta ez genuen inondik ere aurkitzen. Azkenean, harreragile bati esker aurkitu genuen.
Agustin gure bila etorri zen sarrerara eta une horretan hasi zen bisita. Lehenengo, ospitaleko beheko solairua ezagutu genuen, laborategia (mikrobiologia, biokimika) eta farmazia. Atal honek duen garrantziaz ohartu ginen, izan ere, bere diagnostikoagatik izango ez balitz, medikuek ezin izango luketen lanarekin jarraitu. Hala ere, ez zitzaigun hain erakargarria iruditu.
Gero amantalen bila joan ginen, bukaeran guretzat izango zirenak.
Bisita jarraituz, erditze departamentura joan ginen. Zorionez, andre bat erditzen aurkitu genuen. Oso egoera larria zen, umea txarto irteten hari zelako. Hiru ginekologo, bi pedriata, erizain ugari, konortea galdu zuen gizona eta gu geunden. Umea sartuko zuten gela ikusten geundela, amaren oihuak amaitu ziren erizainak umea gelara ekarri zuenean.
Ondoren, erradiologiara joan ginen eta andre baten sabela ikusteko aukera izan genuen.
Solairuz igo eta URPA pasatu eta gero, kolonoskopia bat ikusi genuen. Zona berean, ebakuntza-gela zegoen. Atal honetako nagusiari esker, berdez jantzi gienen eta kirofanoak barru-barrutik ikusi genituen, atal denak. Sei operazio-gela zunden, lehenengoan emakume bati eskumuturra konpontzen hari ziren, beste batean belaunean protesi bat jartzen eta sartu ginen ebakuntza-gelan, laparoskopia bat ikusten egon ginen laurogeitahamar minutuz.
Bisita amaitzeko, berriz amantala jantzi eta urgentziak eta pediatria ikusi genituen.
Bisita honi esker, konturatu gara gure etorkizuna bertan dagoela. Oso hurbiletik ikusi genuen dena eta honek asko hunkitu gintuen. Inoiz ahaztuko ez dugun egun bat izan zen eta gogo onez errepikatuko genukeen berriro.

Ane Atxutegi, ArunaGascón eta Andrea Olivares.


Lauaxeta Ikastolan

Otsailaren 28an ni, Mikel Dale, Lauaxeta Ikastolako musikako irakasleagaz, Zuriñe Otsoa, pasau neban eguna. Hasteko, pabilioiko irakasleen egongelan egon nintzan, eta nire harridurarako, irakasle guztiek lagunen “kuadrila” bat osatzen dabela ohartu nintzan. Ongi etorri bero honen ostean, Zuriñe eta ni esparrura joan ginan bere lanbideari buruzko galdera batzuk egiteko. Ostean, Zuriñek 2. DBHko klase batera eroan ninduan erlijioko ikasgairako (Thor pelikula hasi), eta ikasleek goizean goizetikdaukeenenergiak eta biziak animatu ninduan. Txirrinak jo eta gero, Lehen Hezkuntzako musika gelara joan ginan ikasle batzuk lagunduten. Euretako bategaz‘ElHobbit’ pelikularen ‘MistyMountains’ abestia antzezten egon nintzan, adibidez. Hurrengo ordua gizarte departamentuko irakasle guztiek batzartu ziran, eta barriro be, euren arteko hartu-emonak disfrutatu nebazan bereziki. Azkenik, arrastiko bi orduetan musika eukingenduan 2. DBHn flautak, oboea eta pianoa joten ibili ginala.

Bisitaldia laburtuteko, Zuriñerengandik bi gauza garrantzitsu honeek ikasi nebazan: geure bizitza aprobetxatu beharrezko oportunitatez beteta dagoala, eta instrumentuaren eta musikariaren arteko harremanak zeure estilo pertsonala sortzeko balio dauala.

EISE

Esperientzia bikaina izan da lehengo egunekoa. Lehenengo kontaktua ikusi baina senti ezin daikegunmunduagaz. Egia da, askotan lanbideak ezagutzen doguzala baina bertan egonez gero haratago joan daikegula. EISE elkarteagaz izan nintzan, bertako psikologia eta gizarte lana ikasketak burututako pertsonegaz batik bat. Lehenengo eta behin Barakaldoko justizia jauregian izan ginan. Bertan EISE elkartea zertan datzan azaldu etainstalazioak eta sektore bakoitzean zer egiten zan azaldu euskuen. Lanbide horretan dana katean doa. Giza zerbitzuen barnean aritzen dan elkarte bat da zeinetan psikologoak, gizarte hezitzaileak, gizarte lanan jarduten dabenak… lan egiten daben. Geroago gakoa elkarteo EISE elkarteagaz aritzen diran psikologo batzuegaz aritu ginan. Ikasketak nondik bideratzen diran azaldu euskuen baita ikasketaren funtsa nolabait zelakoa dan ere. Euren esperientzia azaldu euskuen eta aholku ugari eman euskuezan.
            Lehen esan bezala esperientzia ikaragarria izan da. Joan aurretik entzundako edo guk aurreikusitako karrera bat imaginatzendogulako baina bertan aritzen diranpertsonagaz egonda, ikuspegi hori zabaltzen eta sakontzen da. Maiz beldurragaz aritzen gara ezezagunaren aurrean baina bisita honen ostean aurrera jarraitzeko behar dan motibazioa piztu euskuela uste dot. Agian psikologia zer dan eta zertara bideratu ahal deustan ez dakit baina aurrera jarraitzeko konfiantza gehiago daukat. Gogo gehiago dagozala nabaritu dot. Hau guztia ez da posible izan egon garen pertsonen konfiantza eta eskuzabaltasunagatik, eskertzekoa da eurek eskainitako laguntza.
                                                                                                                                                Ane Rafols                                                                 

Bizkaiako Foru Aldundia

Pasa den otsailaren 25ean, Bizkaiko Foru Aldundira joan ginen Maite eta ni, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzura. Bertan, Sonia Vegas, psikologoa; eta Julian Peña,  gizarte hezitzailearekin egon ginen eta euren lana azaldu ziguten.
Soniak genituen galdera guztiei erantzun zigun, berak zelan lan egiten duen azalduz. Bere funtzioa, psikologo moduan, heltzen zaizkion kasuak baloratzea da gehienbat, eta horretaz aparte, nerabeak orientatu egiten ditu, familiak ere, batzarrak izaten ditu beste psikologo batzuekin… Gainera, Deustuko Unibertsitatean irakaslea dela azaldu zigun, eta horren bidez ikasten jarraitzen duela esan zigun, diputazioak eskaintzen dion formazioaz aparte.
Etorkizunera begira, Soniaren ustez, psikologia sozialak indar handia hartuko du, horren beharrizan handia egongo delako. Hala ere, psikologia klinikoak, haurrentzako psikologiak… indarra izaten jarraituko dute, beharrezkoak direlako gizarte honetan.
Esperientzia hau, oso aberasgarria iruditu zait, psikologo baten lana errealitatean nolakoa den ikusteko gai izan garelako; eta dudarik gabe, berriro errepikatuko nukeena.


                                                                                              Nerea Francisco

Leioa EHU

EHUko zoentzia eta teknologiako fakultateko laborategietan

Atzoko egunean Nerea, Asier, Aitor, Yaiza eta bostok Leioako EHUko zientzia eta teknologiako fakultatera joan ginan bisita egitera. Bertan fisikako departamentuan egon ginan materialen laborategietan. Goizeko lehen orduan ikerketa talde baten fisikari batzuekin egon ginan eta guk proposatutako galdera orokorrei buruz hitz egin genduen, batez ere zientzientzia arloko ikasketei buruzkoa, eta laborategi batean proiektu bat zelan garatzen den azaldu euskuen. Ondoren fakultateko hainbat labarategi ikusi genduzan, kimika ez ornikokoa, fisikako magnetismoak eta materialak, mikrobiologiakoa, inmunologiakoa besteak beste. 
Niretzako oso esperientzia baliagarria eta polita izan zen nik ikasteko pentsatu dudan ikasketak zertara bideratuta dagoen eta gustatuko litzaidakeen lana zelan egiten eta garatzen den erakutzi euskuelako. Gainera bertara heltzeko zer ikasketa egin daitezkeen azaldu euskuen eta baita bakoitzaren ikuspuntu ezberdinak ere. Oso pozik bueltatu nintzan eta hartu beharreko erabakia hartzeko asko argitu zituzten nire zalantzak. 

Colegio de Arquitectos

Pasa den eguaztenean, otsailak 25, Coavn deituriko arkitektoen elkargora joan ginen etorkizunari begira gustoko dugun lanbidea nola izango litzatekeen hurbiletik ikusi ahal izateko.

Bertan bisita gidatu bat izan genuen eta elkargo guztia ikusi genuen, lanpostu desberdinak eta bertan burutzen duten lana ezagutuz. Elkargoa Euskadi eta Nafarroako arkitektoek osatzen duten elkartea da eta bertan Euskadin burutzen diren proiektu arkitektoniko guztiak jasotzen dituzte baimena emanik edo deuseztatuz.
Arkitektura graduari buruzko informazio baliagarri pila eman ziguten eta lanbide bezala dituen irtenbide desberdinak azaldu.
Gainera, estudio batean egoteko aukera izan genuen eta eraikin batzuen proiektuak eta planoak hurbiletik ikusi ahal izateko aukera izan genuen.

Orokorrean esperientzia itzela iruditu jata eta buruan dugun nahastea argitzeko balio duela uste dut, bai egin nahi dogun karrera aukeratzeko edo egin nahi ez dogun karrera baztertzeko.
Gehien gustatu izan jatana lanbide honetan jarduten duten pertsonen iritzia ezagutzea izan da eta benetan egiten dutenaz motibatuak ikustea eta guri egitera animatu nahi izanak, segurtasun itzela transmititu baiti

EISE

Eguazteneko goizean, lehenengo Ane eta Amaiarekin Juztizia Juaregian egon ginen orokorrean gizarte langile baten lana zein den jakiteko, bisita gidatu entretenigarri bateginda.  Honen ostean egun honetan eta EISE erakundearekin zehazki gizarte hezitzaile baten lana zein den ikasi nuen. Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lan egiten dute, Animazio Soziokulturaleko programak diseinatu eta aurrera eramaten dituzte, Eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzte, Adin txikikoen zentroetan lan egiten dute, Helduen zentroetan lan egiten dute, Lanerako Orientazio zerbitzuetan lan egiten dute, eta abar. Orokorrean esku-hartze programak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzen dituzte eta beraien lan eremuak ondorengo esparruekin lotuak daude: Oinarrizko gizarte zerbitzuak edo lehenengo atentzioa, haurtzaroa eta nerabezaroa, familia, gizarte bazterkeria, heziketa eta helduen formazioa… Nik adin txikikoen Zorrotzako zentro baten egon nintzen, baina goiza izanda ez nuen eduki aukera umeekin egoteko, baina nituen zalantza guztiak argitu egin ziren. 

Leioa EHU

Eguaztenean (otsailak 25) Leioan egon ginan, EHUko zientzia eta teknologien fakultatean, eta bertako hainbat eta hainbat laborategi ikusi genduzan, bertako irakasleekin ikerketa arloan zelan lan egiten eben ikusteko, gure etorkizunerako ideia bat eukitekoasmoagaz. Ikusi genduzan laborategien artean kimikakoa, fisikakoa eta biologiakoa egon ziran, eta egiten eben lana oso desberdina bazan be, ikerketa proiektu gehienetan hiruen arteko lana egoala kontatu euskuen, eta batak besteak barik oso gutxi egingo ebala konturatu ginan. Hau oso garrantzitsua da, edozein zientzia mota ikasita besteen ikuspegi jeneral bat eduki behar dala ikusi gendualako eta gainera masterren bidez ikasketa horrek bide desberdinetatik eroan ahal diranez, benetan gehien gustatzen jatzuna ikasteko aukera dago, zientzien arteko lan talde horretan bakoitzak bere lekua hartu ahal izateko. Beste alde batetik, lan mota honetan zure lana gustatzea ezinbestekoa dala esan euskuen, lan handia egin behar dalako baina gustatu ezkero oso lan pozgarria da, egunero zure kabuz gauza pila bat ikasten diralako.

Nire aldetik, ez daukat ikasketa honeek egiteko asmorik, ingurumen zientziak egiteko asmoa daukat, batez ere ekosistema eta biologia aldetik, beraz ez dot uste nire lana laborategien eremu horretan izango danik, baina argi dago holako jendearen laguntza behar izango dodala eta beraz, zelan lan egiten daben ikastea oso interesgarria izan da. Espero dot nire etorkizunean laborategian baino, kanpoaldean emotea denbora gehiena, baina horrek ez dau kenduko holako lekuetan denbora pasatu behar izango dodanik beraz bisita baliagarria izan dala ziur nago. Gainera unibertsitateak zelan funtzionatzen dauan ikustea be puntu positibo bat izan da, eta hurrengo urterako nire asmoekin gehiago kontzientziatzen lagundu deust. 

BILBOKO PORTURA BISITA


Pasadan eguaztenean, otsailak 25ean,bigarren DBHOko ikasleak gure etorkizunean ikasi nahidogunkarreragazerlazionatutakolanakikusterajoanginen. Ni, Aitor Llona eta Julen Larruskainegaz batera, Bilbokoportuaikusterajoannintzan, Santurtzinkokatuadagoaneraikinera. Bertatik, munduanzeharibiltzendiranitsasontziakkargatzeko eta hustekobaliabideakdaukiez; eta urterohaztendoanenpresabihurtu da.

Proiektubategitekobatzar baten egotekoaukera izan neban eta Portukolehendakariagaz, zuzendariagaz eta finantzasailekoburuagazhitzegitekoa ere bai. Egonnintzanjaunakeuren lana zertandatzanazaldueustien eta enpresanbistaorokorbategazzeregiten dan; baitabakoitzakberesaileandaukanbete-beharra ere; holan,edozeinenpresetanbeharrezkoakdiranaspektuakerakutsiz.

Esperientziaikaragarria izan dala esandaiket, egunbakarhorretangauzaugariikasiahal izan nebazalako, modudesberdin eta interesgarri baten. Urtebatzurenbarruangureetorkizunazelakoa izan daitekeanarenaurreikuspegibathartuz.
                                                                      



                                                                                                          Irati Zallo

Bilboko Portura bisita

Eguaztenean Bilboko Portura joan ginan Lauaxeta Ikastolako hiru ikasle. Bertan, Bilbora eta  Euskal Herrira (besteak beste) sartzen diran produktuak eta bertatik ateratzen diranak jasotzen dabez.
Gainera, bertan hainbat enpresa (Gamesa, Iberdrola, Petronor...) kokatuta dagozala ikusi genduan, lekua esportazio eta inportazio leku klabea baita.
Bertan, Carlos Alzaga (gure kontaktuagaz) portuko informazio generala jasotzeaz gain, egiten ari ziran obrak azaldu eta bisitatu genduzan (nahiz eta euria egin kotxeetan joan ginan) eta obrak eukien  aspektua ikusi ahal izan genduan (azalpenagaz bakarrik ulertezina izango zana baina bertaratuz askoz hobeto ulertu genduana) Jose Luis eta Ignaciogaz batera.
Geroago Mario eta Jorgegaz batera obren proiektuak ikusi genduzan (haiek azaldu eben bezala, obra bat gauzatu aurretik beharrezkoa dan pausu dala ikusi genduan. Bertan, plano eta proiektu desberdinak ikusiz.

Mapfre

Un día como otro cualquiera para mi Padre


Ese día fui con mi padre en su trabajo de Mapfre.  Nos levantamos a las 6:30 para salir a las 7 y llegamos sobre las 8 a su trabajo, en la calle Ibañez De Bilbao, 28 .  Su despacho esta situado en la segunda planta. La zona A mi me pareció que la zona en la que se encuentra el despacho era bastante mas cálida que el resto de las zonas que visite. En todas las mesas se encontraba el mismo tipo de ordenador pero en cada una  se encontraban platas, muñecos … que hacia el lugar mas acogedor. Mi padre tiene su despacho en esa zona pero esta dividido por unas paredes de cristal y unas persianas por si venia algún cliente. Mi padre tiene la función principal de tratar con gente que tiene contratado el seguro de Mapfre, y comprobar los daños o motivos por el cual piden la baja para saber cuanto le tiene que pagar el seguro. Mi padre aunque ese día no fue el caso va a juicios como respaldo medico aunque no se muy bien su función ya que mi padre me dijo que era muy complicado y que no me preocupara por eso. En su despacho hay grandes libros de medicina que intente leer y muchas cosas no entendía, también tenia una camilla y una gran mesa llena de informes y archivos. Tenia dos armarios donde guardaba gran variedad de utensilios médicos y en la pared a la derecha de la entrada hay típico herramienta que usan los oftalmológos para revisar la vista. La mañana fue tranquila apenas vinieron 3 personas. Mi padre aunque normalmente no es así trataba de usted a los pacientes. Ya solo con esas 3 personas me fije que no hacían mucho caso al medico ya que decían típicas frases como: “seguro que no tengo...” o “yo creo que...” a las 12 una ultima persona vino una mujer. Después de su revisión le dio a mi padre una caja de pastas. Mi padre repartió pastas por toda la zona. Parecían amigos mas que compañeros. A la 1:30 cuando termino con un informe nos fuimos a comer comimos un bocata cada uno. Cuando volvimos en 3 horas paso un gran cantidad de gente por el despacho y volvi a comprobar lo de la mañana. A las 5
puso a escribir un informe que le había pedido su jefa. Me dijo que me fuera porque iba a tardar mucho y di una vuelta por Bilbao a las 7:30 me dijo que volviera que pronto iba a acabar. Aun así no acabo asta las 8. Ya no quedaba casi nadie en el edificio solo vi al de seguridad y a la recepcionista. Ya nos fuimos a casa.
Mi padre estaba cansado pero dijo al que trabaja todo le viene bien.

A day at the Consulate

Pasa den asteazkenenan, otsailaren 25ean, Bilbon dagoen Erresuma Batuko kontsulatura joan ginen. Bertan, Derek Doyle kontsularekin eta Maria Fitzpatrick laguntzailearekin hitz egiteko aukera izan genuen. Bulegoaren bisitaren ostean, batzar gelan izan genuen solasaldia. Lehenik eta behin, Erresuma Batuari buruz genituen ikuspuntuak alderatu genituen. Horren ostean, euren lanari eta zereginei buruz aritu ginen, Nazioarteko Harremanetan gehiago zentratuta. Euren lanerako beharrezkoa den profil profesionala landu genuen lehenik, hizkuntzak eta sektoreetan izan behar diren kontaktuak (networking). Ondoren, nazioarteko merkataritzari buruz hitz egin genuen, Euskadi eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza harremanei buruz eta lanaren aspektu desberdinei buruz.

Arratsaldean euren lana bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Eusko Jaurlaritzako SPRI erakundeko langile batekin aritu ginen, euskal industriak nazioartean duen promozioari buruz batez ere. Horren ostean, datorren hilerako proiektu baten plangintzaren prestaketa ikusteko aukera izan genuen.

Oso esperientzia aberasgarria izan zen guretzat, aspektu askotan. Lehenik eta behin, gure etorkizuna argitzeko pistak eman zizkigun, lana argitzeko oso erabilgarria izan baita. Horrez gain, gure lanerako garrantzitsuak diren kontaktuak lortzeko batzar garrantzitsua izan da, gure "network"-a saretzen joateko. Beraz, orokorrean oso esperientzia aberasgarria izan da eta izugarri ikasi dugu.

Mikel Pascual eta Araitz Peña