Eguaztenean, Maria Ratia eta biok etorkizunean ikasi nahi
dugun unibertsitateko ikasketekin zerikusia duen lanpostu bat ikustera joan
ginen. Emergentzietan lan egiten duen mediku batekin egon ginen. Bere basera
joan ginen eta bertan bere lana azaldu zigun. Oso interesgarria izan zen,
lanean erabiltzen zituen tresneria erakutsi zigun. Eta bere ikasketa ibilbidea
ere azaldu zigun. Galdera asko egin genion, adibidez, ea berarentzat
garrantzitsua zen ikasketak egiteko unibertsitatea, edota ingelesa ondo jakitea
beharrezkoa zen. Bestalde, berak hainbat aholku eman zizkigun oso erabilgarriak
izan zirenak gure etorkizunean eta momentu honetan gogoan edukitzeko. Niri
arreta gehien deitu zidana, berak kontatutako hurrengo hau izan zen, txikitatik
mediku izateko nahia izan zuen eta nahiz eta izugarrizko ahalegina egin behar
izan zuen eta askotan zaila izan zen, berarentzat oso positiboa izan zen bere
lana gustoko duelako eta pozik dagoalako egiten duenarekin. Bestalde, berak lan
egiten zituen orduak azaldu zizkigun eta adibidez, eguaztenetan arratsaldeko
hiruretatik hurrengo eguneko goizeko zortziretararte lan egiten du. Bertan egon
ginen hizketan ordu batzuk eta emergentzia deialdi bat izan genuen momentu
horretan. 34 urteko neska batek antsietate atake bat izan zuen eta laneko bere
autoan bere etxera joan ginen hirurok. Bertan medikuak bere lana egin zuen guk
begiratzen genuen bitartean eta ondoren basera bueltatu ginen. Berandu zen,
beraz, afaldu eta hitz egiten jarraitu gendun. Amaitzean etxera joan ginen
esperientzia berri bat bizi eta gero.
Amalia Somoza