Otsailaren
17an Orioko udaletxean egon nintzen bertako arkitektoarekin. Asko gustatu
zitzaidan bisita, arkitektura ikasita eduki daitekeen beste lanbide bat ikusi
dudalako. Udaletxe batean lan egiten duen arkitekto baten lana nahiko
desberdina da estudio batean lan egiten duenarengandik, udaletxean mota
askotariko lanak egiten direlako eta herria txikia bada are gehiago.
Hemen, eraikin guztien mantenimenduaz arduratzen dira, eraikinak egoera
onean daudela ikusi eta herrian egiten diren lan guztiak superbisatu behar
dituzte. Proiektu batzuk eurak egiten dituzte eta beste batzuetan konkurtsoak
egiten dira eta beste enpresa bat arduratzen da horretaz. Baina lana beste
enpresa batek egiten badu ere eurak informeak bete behar dituzte lana ondo
betetzen ari diren edo ez jarriz eta arazorik balego horiek zein diren
zehaztuz.
Egun
horretan bere lana zelakoa den ikusteaz gain, mota ezberdinetako hainbat
proiektu ikusteko aukera izan nuen: eraikin baten inspekzio teknikoa, eraikin
baten fatxadaren berriztapena eta eraikin berri batzuena. Lana nahiko konplexua
da eta zehaztasun handiarekin egin behar da, baina oso polita iruditzen zait proiektu
bat aurrera eramateko bete behar den prozesu osoa.
Lehendik
oso argi neukan hau ikasi nahi nuela eta orain askoz gehiago.
June Bravo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina