2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

BASURTOKO OSPITALA

Otsailaren 17an Basurtoko ospitalean izan nintzen eta pediatrian igaro nuen goiz osoa. Hasteko, pediatriako mediku guztiek zuten batzar batera joan nintzen. Bertan, ingresatutako umeen egoera azaleratu zuten eta asteburuan zehar larrialdietan gertatutakoa kontatu zuten. Handik, pediatriako digestio kontsultara joan nintzen eta ni bertan nengoela hiru gaixo pasatu ziren. Azkenik, ospitale ia osoa bisitatu nuen. 

Egun hartan entzundako medikuntzako termino asko ezagunak egiten zitzaizkidan anatomian landu izan ditugulako kurtsoan zehar eta horrek asko lagundu zidan ume bakoitzaren kasu klinikoa ulertu ahal izateko.

Beti izan dut oso argi zer ikasi eta bisita honen ondoren, are argiago dut. Bisita hau motibazio iturri handia eta behar nuen bultzada izan da. Mila biderrez errepikatuko nuke astelehenean bizitakoa.

Leire Bizkarra Txurruka

2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna


Otsailaren 17an, lan munduarekin erlazioa zuzena izan nuen lehenengo eguna izan zen. Batzera joan nintzen, Igorren kokatuta dagoen enpresara non automobilismoarekin eta energia berrerabiliekin lan egiten duten. Enpresa horretan ingeniaritzarekin erlazioa duen lanpostu desberdinak ikusi nituen, hala nola, fabrikazioa, diseinua eta salmentekin zerikusia duen lanpostua. Azkeneko lanpostu hau gehien gustatu zitzaidana izan zen eta esperientzia honek lagundu izan dit jakiteko zer gustatzen zaidan eta zer ez.

Esperientzia hau oso baliagarria izan da eta polita ere bai. Alde batetik, gure etorkizunean lan egin nahi dugun enpresa batekin erlazioa izan dugulako eta bestetik, langileekin eduki ditugun elkarrizketak ere lagungarriak izan dira; esate baterako, hizkuntzak garrantzitsuak direla eta zeintzuk diren beharrezkoak eta erabilinienak aipatu ziguten.

Laburbilduz, esperientzia honek lan mundura asko hurbildu gaituela konturatu naiz eta horrez gain, zeozer ondo irteteko zenbat lan egin behar den eta langile bakoitzak bere lana bete behar duela ere ohartu naiz. Esperientzia ikaragarria iruditu zait eta errepikatzeko prest nago.
Maria Ibarretxe
 

VELATIA ENPRESA

Astelehen honetan, ni Derioko Velatia enpresan egon naiz. Bertan, enpresa horretako diruzaintza, kontabilitate eta giza-baliabideen departamentuetan egon nintzen goizeko 10:00 etatik eguerdiko 13:30 etara arte. Derioraino kotxez joan nintzen. Behin bertan, enpresako idazkiarengana jo nuen eta berak arduradunarengana eraman ninduen.  Arduradunak berriz, goiza nirekin igaroko zituzten pertsonak aurkeztu zizkidan. Lehenengo diruzaintza departamentuko langile batekin egon nintzen (Trini). Berarekin egin nuen lehenengo gauza kafe bat hartzea izan zen, hori baita lanean berak egiten duen lehen gauza, gero Trinik, banku ezberdinen eta enpresaren funtzionamendua azaldu zidan eta azkenik, berak egunero egiten zuen lana (erabiltzen zuen programa, bere betebeharrak…) azaldu zidan. Ondoren, kontabilitate departamentuko arduradunarekin egon nintzen (Roberto). Berak kontabilitatea zer den azaldu eta bere departamentuak egindako azken lana erakutsi zidan. Era berean, bere agindupean zegoen langile batekin egon nintzen fakturak nola kontabilizatu behar diren azaldu zidanak. Robertorekin, egindako ikasketei buruz eta bere ustez beharrezkoak diren gauzez ere hitz egin nuen eta baita, departamentu horren garrantziaz enpresetan. Azkenik, giza baliabideen departamentuko arduradunarekin egon nintzen (Idoia). Honek, langileen garrantzia eta adibidez nomina bat nola egiten den azaldu zidan.
Oso esperientzia ona izan zen eta eskerrak eman ondoren, oso pozik itzuli nintzen etxera. Langileek egiten zituzten gauza asko jada ezagunak nituela konturatu nintzen eta horrek, motibatu egin ninduen. Era berean, lan handia egin behar dela konturatu nintzen jende askok lan egin nahi duelako enpresa munduan.  Dena den, esperientzia hau baliagarria iruditu zait eta edonork gustuko izango lukeela.

                                                                                                                          Leire Arlucea


   
                                                            LAN ESPERIENTZIA

Pasa den astelehenean, otsailaren 17an, Esti Martinezekin batera Bilbo Gestión deitutako asesoria batean egon nintzen . Enpresako zuzendari eta langile batekin egon ginen eta asesoria horretako funtzionamendua azaldu ziguten. Haiek lan-zuzenbide arloan egiten dute lan , hau da, beste enpresa batzuekin lan egiten dute, haien zergak, kontabilitatea eta kasuak eramaten dituzte. 6 neska lan egiten dute eta bakoitzak zeregin bat du; batek kontabilitatea eroaten du, beste batek zergak, haien eskubide eta betebeharrak eramaten dituzte...
Egin genien elkarrizketak, niri gutxienez nire ideiak guztiz argitzeko balio izan zidan. Haiek nondik bideratu gomendatu ziguten eta argi eta garbi utzi ninduten bide ona aukeratu dudala. 

Orokorrean, esperientzia polita iruditu zait. Gaur egun dagoen enpresa batera joateko aukera izan dugulako. Nire ustez, ahalik eta gehien aprobetxatu nuen, eta laguntza moduan hartu nuen aukera hori. Beste alde batetik ere, egun horretan enpresako zuzendariak Ogasunera eta Segurantza Sozialera eraman zigun. Ogasunean, honek dituen arlo desberdinak azaldu zizkigun eta guk ikasi nahi dugunarekin lotu zuen, beraz, osobaliagarria iruditu zitzaidan.

Oso aberasgarria iruditu zait, zuzenbide arloan nola lan egiten den ikusteko aukera izan dudalako eta motibatu egin nautelako zuzenbide ekonomikoa ikasteko. Horregatik, beste batzuei gomendatzen diet esperientzia hau.

                                                   






ITXASO SEDANO

                        

Cidia Automoción - 2014 / 2 / 17

Astelehen honetan Aitorrek eta biok Cidia Automoción enpresa bisitatu dugu, Iván Gallegoren eskutik. Cidia Automoción enpresa Mondragon Taldearen parte da, eta motore elektrikoen inguruko aurrerapenak lortzeko lan egiten du. Alde batetik, motore hauei buruzko ikerketak egiten ditu, baina motore horrek merkatuan duten “nicho”-a (hitz hori erabiltzen da enpresa-munduan) zabaltzeko ere lan egiten du.

Hasieran, Ivanek enpresaren instalazioetako batzuk erakutsi zizkigun. Bertan, Mondragon Unibertsitateak 1996. urtean sortu zuen auto bat zegoen; auto hau Espainia mailan errepideetatik zirkulatzeko baimena izan zuen lehen autoa izan zen. Hemen duzue argazkia:





Geroago, motoreei egindako aldaketak frogatzeko zuten hainbat auto eta zenbait prototipo zahar gordeta zegoen leku batera joan ginen. Amaitzeko, berarekin Fisika ikasketei eta baita bere lanpostuari buruzko elkarrizketa egin genion.


Guztira, esperientzia oso interesgarria izan zela uste dut. Pena izan zen goizez baharrik egon ahal izatea!


IÑIGO PEREZ