2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

EISE

Eguazteneko goizean, lehenengo Ane eta Amaiarekin Juztizia Juaregian egon ginen orokorrean gizarte langile baten lana zein den jakiteko, bisita gidatu entretenigarri bateginda.  Honen ostean egun honetan eta EISE erakundearekin zehazki gizarte hezitzaile baten lana zein den ikasi nuen. Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lan egiten dute, Animazio Soziokulturaleko programak diseinatu eta aurrera eramaten dituzte, Eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzte, Adin txikikoen zentroetan lan egiten dute, Helduen zentroetan lan egiten dute, Lanerako Orientazio zerbitzuetan lan egiten dute, eta abar. Orokorrean esku-hartze programak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzen dituzte eta beraien lan eremuak ondorengo esparruekin lotuak daude: Oinarrizko gizarte zerbitzuak edo lehenengo atentzioa, haurtzaroa eta nerabezaroa, familia, gizarte bazterkeria, heziketa eta helduen formazioa… Nik adin txikikoen Zorrotzako zentro baten egon nintzen, baina goiza izanda ez nuen eduki aukera umeekin egoteko, baina nituen zalantza guztiak argitu egin ziren. 

Leioa EHU

Eguaztenean (otsailak 25) Leioan egon ginan, EHUko zientzia eta teknologien fakultatean, eta bertako hainbat eta hainbat laborategi ikusi genduzan, bertako irakasleekin ikerketa arloan zelan lan egiten eben ikusteko, gure etorkizunerako ideia bat eukitekoasmoagaz. Ikusi genduzan laborategien artean kimikakoa, fisikakoa eta biologiakoa egon ziran, eta egiten eben lana oso desberdina bazan be, ikerketa proiektu gehienetan hiruen arteko lana egoala kontatu euskuen, eta batak besteak barik oso gutxi egingo ebala konturatu ginan. Hau oso garrantzitsua da, edozein zientzia mota ikasita besteen ikuspegi jeneral bat eduki behar dala ikusi gendualako eta gainera masterren bidez ikasketa horrek bide desberdinetatik eroan ahal diranez, benetan gehien gustatzen jatzuna ikasteko aukera dago, zientzien arteko lan talde horretan bakoitzak bere lekua hartu ahal izateko. Beste alde batetik, lan mota honetan zure lana gustatzea ezinbestekoa dala esan euskuen, lan handia egin behar dalako baina gustatu ezkero oso lan pozgarria da, egunero zure kabuz gauza pila bat ikasten diralako.

Nire aldetik, ez daukat ikasketa honeek egiteko asmorik, ingurumen zientziak egiteko asmoa daukat, batez ere ekosistema eta biologia aldetik, beraz ez dot uste nire lana laborategien eremu horretan izango danik, baina argi dago holako jendearen laguntza behar izango dodala eta beraz, zelan lan egiten daben ikastea oso interesgarria izan da. Espero dot nire etorkizunean laborategian baino, kanpoaldean emotea denbora gehiena, baina horrek ez dau kenduko holako lekuetan denbora pasatu behar izango dodanik beraz bisita baliagarria izan dala ziur nago. Gainera unibertsitateak zelan funtzionatzen dauan ikustea be puntu positibo bat izan da, eta hurrengo urterako nire asmoekin gehiago kontzientziatzen lagundu deust. 

BILBOKO PORTURA BISITA


Pasadan eguaztenean, otsailak 25ean,bigarren DBHOko ikasleak gure etorkizunean ikasi nahidogunkarreragazerlazionatutakolanakikusterajoanginen. Ni, Aitor Llona eta Julen Larruskainegaz batera, Bilbokoportuaikusterajoannintzan, Santurtzinkokatuadagoaneraikinera. Bertatik, munduanzeharibiltzendiranitsasontziakkargatzeko eta hustekobaliabideakdaukiez; eta urterohaztendoanenpresabihurtu da.

Proiektubategitekobatzar baten egotekoaukera izan neban eta Portukolehendakariagaz, zuzendariagaz eta finantzasailekoburuagazhitzegitekoa ere bai. Egonnintzanjaunakeuren lana zertandatzanazaldueustien eta enpresanbistaorokorbategazzeregiten dan; baitabakoitzakberesaileandaukanbete-beharra ere; holan,edozeinenpresetanbeharrezkoakdiranaspektuakerakutsiz.

Esperientziaikaragarria izan dala esandaiket, egunbakarhorretangauzaugariikasiahal izan nebazalako, modudesberdin eta interesgarri baten. Urtebatzurenbarruangureetorkizunazelakoa izan daitekeanarenaurreikuspegibathartuz.
                                                                      



                                                                                                          Irati Zallo

Bilboko Portura bisita

Eguaztenean Bilboko Portura joan ginan Lauaxeta Ikastolako hiru ikasle. Bertan, Bilbora eta  Euskal Herrira (besteak beste) sartzen diran produktuak eta bertatik ateratzen diranak jasotzen dabez.
Gainera, bertan hainbat enpresa (Gamesa, Iberdrola, Petronor...) kokatuta dagozala ikusi genduan, lekua esportazio eta inportazio leku klabea baita.
Bertan, Carlos Alzaga (gure kontaktuagaz) portuko informazio generala jasotzeaz gain, egiten ari ziran obrak azaldu eta bisitatu genduzan (nahiz eta euria egin kotxeetan joan ginan) eta obrak eukien  aspektua ikusi ahal izan genduan (azalpenagaz bakarrik ulertezina izango zana baina bertaratuz askoz hobeto ulertu genduana) Jose Luis eta Ignaciogaz batera.
Geroago Mario eta Jorgegaz batera obren proiektuak ikusi genduzan (haiek azaldu eben bezala, obra bat gauzatu aurretik beharrezkoa dan pausu dala ikusi genduan. Bertan, plano eta proiektu desberdinak ikusiz.

Mapfre

Un día como otro cualquiera para mi Padre


Ese día fui con mi padre en su trabajo de Mapfre.  Nos levantamos a las 6:30 para salir a las 7 y llegamos sobre las 8 a su trabajo, en la calle Ibañez De Bilbao, 28 .  Su despacho esta situado en la segunda planta. La zona A mi me pareció que la zona en la que se encuentra el despacho era bastante mas cálida que el resto de las zonas que visite. En todas las mesas se encontraba el mismo tipo de ordenador pero en cada una  se encontraban platas, muñecos … que hacia el lugar mas acogedor. Mi padre tiene su despacho en esa zona pero esta dividido por unas paredes de cristal y unas persianas por si venia algún cliente. Mi padre tiene la función principal de tratar con gente que tiene contratado el seguro de Mapfre, y comprobar los daños o motivos por el cual piden la baja para saber cuanto le tiene que pagar el seguro. Mi padre aunque ese día no fue el caso va a juicios como respaldo medico aunque no se muy bien su función ya que mi padre me dijo que era muy complicado y que no me preocupara por eso. En su despacho hay grandes libros de medicina que intente leer y muchas cosas no entendía, también tenia una camilla y una gran mesa llena de informes y archivos. Tenia dos armarios donde guardaba gran variedad de utensilios médicos y en la pared a la derecha de la entrada hay típico herramienta que usan los oftalmológos para revisar la vista. La mañana fue tranquila apenas vinieron 3 personas. Mi padre aunque normalmente no es así trataba de usted a los pacientes. Ya solo con esas 3 personas me fije que no hacían mucho caso al medico ya que decían típicas frases como: “seguro que no tengo...” o “yo creo que...” a las 12 una ultima persona vino una mujer. Después de su revisión le dio a mi padre una caja de pastas. Mi padre repartió pastas por toda la zona. Parecían amigos mas que compañeros. A la 1:30 cuando termino con un informe nos fuimos a comer comimos un bocata cada uno. Cuando volvimos en 3 horas paso un gran cantidad de gente por el despacho y volvi a comprobar lo de la mañana. A las 5
puso a escribir un informe que le había pedido su jefa. Me dijo que me fuera porque iba a tardar mucho y di una vuelta por Bilbao a las 7:30 me dijo que volviera que pronto iba a acabar. Aun así no acabo asta las 8. Ya no quedaba casi nadie en el edificio solo vi al de seguridad y a la recepcionista. Ya nos fuimos a casa.
Mi padre estaba cansado pero dijo al que trabaja todo le viene bien.

A day at the Consulate

Pasa den asteazkenenan, otsailaren 25ean, Bilbon dagoen Erresuma Batuko kontsulatura joan ginen. Bertan, Derek Doyle kontsularekin eta Maria Fitzpatrick laguntzailearekin hitz egiteko aukera izan genuen. Bulegoaren bisitaren ostean, batzar gelan izan genuen solasaldia. Lehenik eta behin, Erresuma Batuari buruz genituen ikuspuntuak alderatu genituen. Horren ostean, euren lanari eta zereginei buruz aritu ginen, Nazioarteko Harremanetan gehiago zentratuta. Euren lanerako beharrezkoa den profil profesionala landu genuen lehenik, hizkuntzak eta sektoreetan izan behar diren kontaktuak (networking). Ondoren, nazioarteko merkataritzari buruz hitz egin genuen, Euskadi eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza harremanei buruz eta lanaren aspektu desberdinei buruz.

Arratsaldean euren lana bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Eusko Jaurlaritzako SPRI erakundeko langile batekin aritu ginen, euskal industriak nazioartean duen promozioari buruz batez ere. Horren ostean, datorren hilerako proiektu baten plangintzaren prestaketa ikusteko aukera izan genuen.

Oso esperientzia aberasgarria izan zen guretzat, aspektu askotan. Lehenik eta behin, gure etorkizuna argitzeko pistak eman zizkigun, lana argitzeko oso erabilgarria izan baita. Horrez gain, gure lanerako garrantzitsuak diren kontaktuak lortzeko batzar garrantzitsua izan da, gure "network"-a saretzen joateko. Beraz, orokorrean oso esperientzia aberasgarria izan da eta izugarri ikasi dugu.

Mikel Pascual eta Araitz Peña

2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea




BILBO GESTION

Otsailaren 17an, Bilbo Gestion deitutako asesoriara joan nintzen. Enpresako zuzendariarekin eta langile batekin egon ginen berbetan Itxaso Sedano eta biok. Bertan, enpresaren funtzionamendua eta zer egiten duten azaldu ziguten. Gehienbat, beste enpresa batzuekin egiten dabe lan, kontabilitatean, zerga ordainketan eta erabaki egokiak hartzen lagunduz. 
Eurekin berba egin ondoren, Ana Luz, zuzendariarekin, Ogasunera eta Segurantza Sozialera joan ginen. Bertako arlo ezberdinak azaldu zizkigun, modu erraz batean, dena ondo ulertzeko. 

Orokorrean, esperientzia oso ona izan zan, interesatuta nagoalako lan mota honetan. Gainera motibatu egin ninduten, nire ikasketak (zuzenbidea + ADE) hasteko eta burutzeko. Azken finean, esperientzia mota hau edonori gomendatzen diot, oso aberasgarria izan dalako.



Esti Martinez.